Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
48280 kolektibo lekeitiarreko lau kide “GU”n izan dira. Euren musika aurkeztu digute eta datozen kontzertuez aritu gara lau musikariekin.
Lekeitioko parkean eta gaztetxean hasi da 48280. Gonbidatuek azaldu digutenez, gustatzen zitzaien musika elkarbanatu eta entzuten zuten hori euskaraz egiteko elkartu ziren. Inprobisatzeko batzen ziren hasieran, estudio txiki bat sortu eta 48280ren lehen kantak grabatu zituzten arten.
Txoronek (kolektiboko kideetako bat) 13 izeneko albuma atera du 2025ean. Rapa, reggaetoia, drilla eta beste artista urbano batzuekin egindako kolaborazioak aurkituko ditugu bertan. Agendari dagokionez, kontzertu dezente lotu dituztela kontatu digute. Gainera, kolektiboaren lehen diskoa izango denean lanean ari dira lekeitiarrak, eta laster izango dugu guzti horren berri.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.