Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Martia bikoa ezagutu dugu “GU”n. Joana Moso eta Andoni Ortiz taldekideek Zeru oro urez izeneko diskoa ekarri digute. Duela hiru urte elkartu ziren, Sopelako inauterietan. Ordutik, elkartu eta taldearen soinua eraikitzen aritu dira, euren lehen diskoa osatu arte. Erreferenteez galdetuta, Nøgen aipatu dute bizkaitar musikariek.
Bi ahotsetara kantatutako poparen eta folkaren bidetik, zuzenekoetan bakarrik igotzen dira oholtzara. Hala ere, looperrak erabiliko dituzte (grabatutako soinuak buklean errepikatzeko makinak), diskoan entzuten denari fidelak izateko.
Duela hiru hilabete kaleratu zuten Zeru oro urez, euren estreinako lana. Dagoeneko jo dituzte kantak publiko aurrean, eta badituzte data gehiago. Besteak beste, Sopelako Auzo Etxean joko dute otsailaren 20an. Hala ere, jotzeko gogotsu daudela eta Euskal Herriko beste plaza batzuk ezagutu nahi dituztela esan digute.
Bitxikeria gisa, Joana Roberto Moso Zaramako kidearen alaba izanik, aitak bere musika kulturan izan duen eraginaz aritu gara.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.