Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Gipuzkoar bandak ‘Ahaldatu’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora. Urrian kaleratu zuten, eta publikoaren aurrean aurkeztu dute dagoeneko.
Mihise taldeko Beñat eta Antton “GU” saioan izan dira, urrian kaleratu zuten Ahaldatu izeneko diskoa hizpide. Kontzertu batzuk emanda, oso pozik daude publikoak egindako harrerarekin.
Bost urte igaro dira euren aurreko diskotik, asko aldatu zaizkie bizitzak, eta hori izan da disko berria motibatu duen gaia: aldaketa, konstante nagusi gisa. Taldekideek azaldu digutenez, diskoak kutsu elektronikoagoa du, sintetizadoreek aurreko lanean baino presentzia handiagoa izan baitute.
Taldearen bilakaerari dagokionez, euren lorpenik handiena gauza berriak probatzera ausartzea izan dela kontatu digute. Izan ere, talde instrumental gisa jaio ziren, baina ahotsak eta beste hainbat elementu berri sartzen joan dira urteekin, egun ezagutzen dugun Mihisera iritsi arte.
Kontratazioa zabalik dutela esan digute, eta hilean pare bat kontzertu emateko prest daudela.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.