“GU” saioak kolaboratzaile berria fitxatu du: Verde Prato artista tolosarra. Edertasuna izango da bere tartearen abiapuntua, eta pertsona, disko, eleberri, argazki edo pasarte politez arituko zaigu.
Kolaborazioa estreinatzeko Perfect Days filma ekarri digu. Wim Wenders zuzendutako 2023ko filmak Tokioko komun publikoak garbitzen dituen gizon baten istorioa kontatzen du. Film kontenplatiboa da Perfect Days, eta eguneroko detaile txikiei erreparatuz pozik bizi den gizonaren istorioa oso inspiratzailea dela kontatu digu Verde Pratok.
Argazki, musika eta iruditeria eder eta zainduaz gain, beste bizitza erritmo batzuk posible direla erakusten digu filmak.