Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Ilargi musikariaren bisita izan dugu estudioan, “GU” saioan. Dolu(s) Min izeneko diskoa aurkeztu digu.
Doluaren gaia landu du Ilargik, aita hil zitzaionetik bere bizitzan oso presente izan duen sentimendua. Honen inguruan hitz egin eta tabuarekin amaitu nahiko luke artistak. Ahal den guztietan doluari behar duen lekua emateko asoz, Dolum(u)inak podcasta sortu zuen. Izan ere, gonbidatuak kontatu digunez, doluak eragindako sentipenak jendearekin konpartitzean bizipen unibertsala izan daitekeela ikusi du.
Ines Osinaga eta Marina Landa izan ditu bidelagun diskoa osatzeko orduan, eta oso eskertuta dagoela kontatu digu. Durangoko Azokan aurkeztuko du jendaurrean Dolu(s) Min.
Diskoaz gain, Gaztezuloko sare sozialetan duen Muskilda Sorgina izeneko alter egoaz galdetu diogu. Horoskopoaren iragarpena egiten du Muskildak, eta Ibon eta Alainen zeinuak asmatu ditu.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.