Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Alai musikariak “HEZURRAK” izeneko singlea ekarri digu “GU” saiora. Azaroaren 5ean kaleratuko duen Krisalida izeneko disko berriaren aurrerapen singlea da eskuartean ekarri duena.
Zortzi kanta izango ditu diskoak, eta inoiz baino “melodikoago eta poperoago” dator musikaria. “Diskoa egiteko baldintza bakarra ahotsa askoz gehiago erabiltzea zen”, azaldu digu artistak. Hala ere, erreferentzia elektronikoak eta gustatzen zaion musikaren aztarna aurkituko ditugu Krisalidan. Oraingo honetan, baina, letren bitartez kontatzeko gauzak dituela konturatu da.
Zuzenekoak ematea gorroto duela aitortu digu Alaik, oso urduri jartzen baita, panikoa sentitzeraino. Hiru urteren ostean, oholtzarekin adiskidetzen joan da, eta traben gainetik benetan egin nahiko lukeen horretara hurbiltzen ari den sentsazioa du.
Disko osoa Hilan izeneko ekoizle tolosarrarekin egin du, erdibana. Elkarrekin ekoitzi dute albuma, eta kantatzera animatu duen pertsonetako bat izan dela kontatu digu. Erreferentziez galdetuta, Oklou, Sega Bodega, Caroline Polachek eta Shygirl aipatu ditu, besteak beste.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.