Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Danel Sarasua “GU” saioan izan da, bere estreinako kanta estreinatzeko.
Gaztea Cover lehiaketan ezagutu genuen Danel, 2022an. Ordutik, beste hainbat lehiaketa eta ekimenetan ikusi dugu, beti bertsioak abesten. Oraingo honetan baina, berak zerotik sortutako “Zutaz ahaztea” kanta ekarri digu estudiora.
Sorkuntza prozesuaz galdetuta, dena etxean egin duela kontatu digu gonbidatuak. Buelta asko eman ostean, gehiegizko perfekzionismoa alde batera utzi eta plazaratzeko indarrak bildu ditu. Erreferenteak ere aipatu ditu musikariak: Ken Zazpi eta D. Valentino.
“Zutaz ahaztea”ren atzetik abesti gehiago datozela kontatu digu Danelek, baita TikToken bertsioak egiten jarraitzeko asmoa duela ere.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.