Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Sua taldeak azaroko azken astean kaleratuko du Bide ilunek argitzen zuten dena, bandaren estudioko hirugarren diskoa. Ane Barrenetxeak azaldu digu “GU” saioan.
Hiru urte igaro dira bizkaitar bandaren azken diskotik. Azken urtean hainbat kontzertu eman dituzten arren, geldialdi bat iragarri eta bete egin dutela kontatu digu gonbidatuak. Orain, guztiz indarberrituta dagoz, ilusioz beterik.
“Sutea” izeneko kanta izan zen disko berriaren lehen aurrerapena, Palestinako genozidioari eskainitako kanta. Albumeko bestelako kantek izango duten izpirituaz galdetuta, Suaren marka den ikuspegi kritikoari eutsiko diotela kontatu digu artistak.
“Loratzen” izeneko bigarren aurrerapena entzun dugu saioan, eta disko berriaren inguruko xehetasun batzuk azaldu dizkigu. Azaroa bukaeran aterako da, 10 kanta izango ditu eta horietako bat kolaborazio bat izango da.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.