Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Nhil taldeko Sara Alonso eta Irene Ruiz de Austri “GU”n izan dira, Etxea izeneko disko berria aurkezten.
Ia hamarkada bat darama Nhilek oholtza gainean, eta hirugarren bilduma da eskuartean ekarri dutena. Zazpi kantaz osatu dute diskoa, eta Tarragonako Casa Murada etxean grabatu dute.
Euren ibilbideko unerik organikoenean daude Nhil taldeko kideak. Horretarako, zuzenean grabatu dute diskoa, abestia hasi eta buka. Horrela azaldu du Sara Alonsok: “Argi geneukan disko inperfektu bat nahi genuela, zuzenekoa kutsua zuena, eta akats txikiak ez digute inporta”.
Erreferenteez galdetuta, Morgan, Olivia Dean eta The Brook & The Bluff aipatu dituzte bi musikariek. Hala ere, urte hauetan guztietan, erreferenteak eta euren musika egiteko era ere aldatzen doala azpimarratu dute.
Nhilen azken diskoa zuzenean entzuteko hainbat hitzordu dituzue; besteak beste, Eskoriatzan (irailak 21), Oñatin (urriak 5) eta Donostian (urriak 24).
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.