Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Aimarz “GU”n izan da, Z izeneko lehen diskoa estreinatu baino ordu batzuk lehenago.
Collage bat izango da disko berria, artistak berak kontatu digunez. Abesti berriez gain, ‘Entzun dezatela’ aurretik kaleratutako kantaren remasterizazioa ere aurkituko dugu diskoan. Mattinek (Miruako kidea) egin dio diskoaren ekoizpena eta masterra, eta berarekin asko ikasi duela kontatu digu gonbidatuak.
Euskoprincess, Mattin eta Malakiasen elkarlanez gain, diskoaren lehen kanta “intro Z”, bere arrebarekin grabatu du Aimarzek. Dantzan ere animatu da artista. “Janguea”ren bideoklipean, dantzariz inguratua ikusi dugu, Anepe Acedok sortutako koreografia dantzatzen.
Zumarragan, sorterrian, aurkeztuko du diskoa: “Herrian egin behar nuela sentitu dut, garrantzi handia izan duelako disko hau sortzeko unean”.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.