Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Marmitako Trap Bandako kideak “GU”n izan dira, euren estreinako EPa kaleratu baino egun batzuk lehenago. Urduliztik dator laukotea, eta denak etorri dira estudiora.
Hip hoparen eta R&Baren zale amorratuak dira gonbidatuak. Erreferenteez galdetuta, Atlantikoaren beste aldera jo dute: Ca7riel eta Paco Amoroso, Vinocio, Caliope, Duki…
Euren lehen bilduman, zuzenekoari garrantzi handia eman nahi izan diotela kontatu digute. Horregatik, zuzenean grabatu dituzte abesti gehienak, diskoan entzuten dena eta kontzertuetan entzungo denaren arteko distantzia laburtzeko. Zuzenekoez galdetuta, euren abestiak eta bertsioa uztartuko dituzte epe laburrean. Hala ere, abesti propioz osaturiko errepertorioa jotzeko helburua dutela argitu digute taldekideek.
Bitxikeria gisa, Guille taldekidea Fitoren semea dela jakin dugu, eta aitak Marmitako Trap Banda gustuko duela kontatu digu.
Elkarrizketa bukatuta, “Drungulu” izeneko kanta entzun dugu elkarrekin.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.