Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Apotheke taldeko Imanol eta Jon “GU”n izan dira, eskuartean dituzten kanta berriak hizpide.
Taldeak pandemia garaian eman zituen lehen urratsak, eta ordutik asko aldatu dira. Formazioa aldatzeaz gain, musika estiloan ere norabide aldaketa eman da, baliabide elektronikoak tarteko.
Udan abesti batzuk kaleratu eta urte bukaera aldean denak bildu eta disko bat osatzeko asmoa dutela kontatu digute. Tartean, Katamaloren “Iruntzi dana” eta Caesarsen “Jerk It Out” abestien bertsioak eta euskal taldeekin egindako kolaborazioak izango ditugula aurreratu digute.
Mendillorriko taldea da Apotheke. Iruindar auzoko musikarien harrobiaz (Chill Mafia, Ben Yart, Amaia…) galdetuta, datu bitxia eman ziguten: talentuaz gain, euren belaunaldian sekulako ‘baby booma” egon zen euren auzoan.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.