Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Indabe taldeko Peru eta Nora “GU”n izan dira, eta martxoan kaleratu duten Ez banaiz diskoa ekarri dute eskuartean.
Orain arte, abesti solteak atera dituzte eta horiekin bete izan dituzte euren lehen zuzenekoak. Lehen diskoa kaleratuta, kontzertuek beste dimentsio bat hartu dute: “Orain, zuzenekoetan, diskoa defendatzeko gai garela erakutsi behar dugu”, azaldu dute.
Nahi gabe egin duten arren, disko kontzeptual bat atera zaiela kontatu digute: “ez banaiz” (gehienetan “ez banaiz nahikoa”) kontzeptuak pisu handia du kanta guztietan. Hala, autoexijentziaz hausnartu du donostiar bandak, nostalgiatik askotan.
Diskoko zazpi kantetako bat Etxekalte bizkaitarrekin egindako “Noizean behin” elkarlana da. Indaberen erreferente argiak dira bermeotarrak, eta eurekin lan egitea oso aberasgarria izan dela kontatu digute gonbidatuek.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.