Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Zuriñe Hidalgo “GU”n izan da, bere bakarkako proiektu berria aurkezten. Kala izenpean, musika berriarekin dator Hesian taldeko abesle ohia.
Duela urte batzuk utzi zituen oholtzak, umetatik mikro aurrean aritu ostean. Abestu gabe egon den arren, argi du bera kantatzera etorri dela mundu honetara, eta iritsi zaiola musikarekin harremana berreskuratzeko unea.
Seiurteren “Barkatu” abestiaren bertsioa da Kalaren lehen kanta. Duela urtebete inguru, autoan kanta entzun eta une katartiko bat bizi izan zuela aitortu digu. “Barkatu”k ireki zion bidea, eta musikari barkamena eskatzeko modu eder gisa bertsioa egitea erabaki zuen.
Aurrerantzean, 80ko hamarkadako pop doinuak berreskuratzeko asmoz datorrela aurreratu digu. Gainera, filosofia aldetik, gauzak erritmo lasaian egin nahi dituela kontatu digu: “Musika kontsumoaren inguruan haurnartzea ondo legoke, eta azkartasun horretatik atera nahi dut. Ez dut erritmo frenetiko horretan sartu nahi, ez dut nahi eta ez dut egingo”.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.