Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Putas Amak talde donostiarra ezagutu dugu “GU” saioan, Oihane, Lorea eta Nahikari taldekideen eskutik.
Ez goaz inora izeneko EPa kaleratu dute, eta dagoeneko aurkeztu dute Euskal Herriko areto batzuetan. “Elkartu ginen ongi pasatzeko, guretzat tarte bat izan eta musika egiteko asmoarekin”, azaldu dute. “Amatasunak elkartu gintuen eta konturatu ginen guretzako aisia eta espazioa behar genuela, eta sormenari lotutako zerbait egin nahi genuen”, erantsi dute.
Ahalduntzeko modu bat da “putas amak” izena bera, “hemen egoteko eskubidea aldarrikatzeko” jarria. Musika elektronikoa jorratzen dute, eta oholtza gainean presentzia ikusgarria dute: “Argi geneukan espektakulu pixka bat egin nahi genuela, eta janzkera eta koreografia bereziak prestatu ditugu”.
Inongo pretentsiorik gabe hasi ziren arren, musikarekin lotutako gauza on asko gertatu zaizkiela kontatu digute, baita egindako bidearekin oso pozik daudela ere. Lagunen eta ingurukoen sekulako babesa jaso dute, eta “erreferente ganberroak” izan nahiko luketela esan digute.
ALAIek ekoitzi dizkie kantak, eta oso eskertuta daude egindako lan guztiagatik: “Hiruron erreferente argia da eta berak eman die forma gure kanta guztiei”.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.