Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Sad 20’s izeneko diskoa kaleratu berri du Mutiko aramaioar artistak. Lana estreinatu eta egun gutxira, izan duen harreraz aritu zaigu “GU”n.
Bi urte eman ditu diskoan lanean, eta 2020ko hamarkadaren inguruko hausnarketak bildu ditu bertan. Diskoa “hamarkada honetan gazteriak bizi duen miseriaren isla” bezala definitu du artistak.
Denso ekoizlearekin egin du diskoa, orain arteko lanak bezala. Sad 20’sen, aurreko lanetan baino soinu paleta zabalagoa bilatu dutela kontatu digu Mutikok. Elkarlanei dagokienez, Kiliki (“Polillas” kanta), Tatta, Maida, Malakias, maiXa, Vazkez eta Txusoren izenak aurkituko ditugu, besteak beste.
Zuzeneko birarako elementu berriak txertatzeko asmoa du musikariak. Udan kontzertu batzuk emango ditu, eta udazkenean helduko da aretoetako tourra.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.