Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Harrikada techno jaialdi queer eta transfeministaren bigarren edizioa egingo dute uztailaren 18tik 20ra, Izarran (Araba). Harrika Kultur Elkarteak antolatutako festibalak Dasha Rush, AEREA, Akua eta Yngryd nazioarteko artistak hartuko ditu, baita Ander Arce, Lamia Mari, Ines, Dstant, Yudy eta Landa euskaldunak ere.
Galder Baramendi jaialdiko antolakuntzako kidea “GU” saioan izan dugu, aurtengo edizioa hizpide. Honek kontatu digunez, “festibal ezberdin bat” sortzen saiatu dira, balio sakonekin eta naturan. Technoaz eta, oro har, musika elektronikoaz gozatzeko aukera emateaz gain, bestelako ekintzak ere aurkituko ditugu Harrikada Festibalean: igerilekua, performanceak, tailerrak…
Naturaz inguratuta, oholtza bakarrean joko dute artista guztiek, Izarrako bizilagunek eta festibalera doazen pertsonek elkarbanatuko duten espazio ederrean. Hiru eguneko sarrera hemen eskuratu daiteke, 75 euroan.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.