Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Eskafandra taldeko Joseba Iturraspe eta Iban Martin kideak “GU”n izan dira, euren proiektua aurkezten. Eskarmentudun musikariak dira biak. McOnak lekeitiar bandako kidea da Joseba, eta taldearen folk musikaren mugak urratu ditu Eskafandran. “Banituen popera hurbiltzeko gogoa, eta soinu eta gai aldetik ere aldaketak nahi nituen”, azaldu du abeslariak.
The Strokes taldearen ukitua nabaritu diogu Eskafandraren “Arrakasta” izeneko aurrerapen kantari, eta taldeak susmoa berretsi digu: euren erreferente argia dira. Lekeitiarrak izanda, itsasoak eta urari lotutako iruditeriak berebiziko garrantzia du taldeak. “Eskafandrak badu ur azpiak duen misterio puntu hori, eta ur azpiko bidaia hori planteatu nahi genuen diskoan”, kontatu digute musikariek.
Martxoaren 24an kaleratuko dute albumeko hirugarren singlea, eta diskoa udazkenerako utziko dute. Hala ere, uda honetan (disko osoa atera aurretik) bira txiki bat egiteko asmoa dutela kontatu digute Joseba eta Ibanek.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.