“Zu al tzea?”, AZAX biko azpeitiarraren lehen kanta
Bi musikariek larunbat honetan emango dute haien lehen kontzertua, Sanagustin Kulturgunean.
ETSko Iñigo Etxezarreta “GU”n izan da, taldearen 20. urteurrena ospatzeko antolatu duten kontzertu hirukoitzaren aitzakian.
Dagoeneko eskaini dute Bizkaia Arenan (BEC) ematekoak diren hiru kontzertuetako lehena. Nahiko urduri zegoen arren, dena oso ondo atera zela kontatu digu musikariak. Datorren asteburura begira, pasa den astean ikusitako gauza asko errepikatu diren arren, sorpresa berriak egongo direla aurreratu digu ETSko kideak.
Herrietako jaietan oinarritutako ikus-entzunezko esperientzia prestatu du taldeak ’20 urte Zure Eskutik’ izeneko hitzorduetarako. Aurretik egindako lana sekulakoa izan da, eta egunotakoa ere ez da makala izaten ari. Iragan ostiralerako prestatzeko, Iñigok Iekoran egon zela kontatu digu, gurasoekin, deskonektatzen. Lo asko egin zuen eta kantu klaseetara joan zen. Hala ere, datorren astebururako ez obsesionatzea erabaki du musikariak: ez du ezer egingo.
2025ean geldialdia egingo du arabar bandak, baina ez dira geldirik egongo. Izan ere, Iñigok primizian kontatu digunez, ostiral honetako kontzertuan ETSren etorkizuneko erronken berri emango dute Bizkaia Arenan.
EITBk zuzenean emango du Bizkaia Arenako ETSren hirugarren hitzordua: martxoaren 22an, larunbata, 21:30etik aurrera. ETB2n, eitb.eus-en, eta PRIMERAN eta GUAU plataformetan izango da ikusgai.
Gainera, aurreko egunetan, En Tol Sarmientoren ibilbidea errepasatu eta Iñigo Etxezarreta buru duen taldea gertutik ezagutu ahal izango dugu, EITBko hedabideek eskainiko duten programazio bereziari esker.
Bi musikariek larunbat honetan emango dute haien lehen kontzertua, Sanagustin Kulturgunean.
17 urte ditu eta Oiartzundik dator. “Irribarre” eta “Zure Beharra Dut” kantak kaleratu ditu dagoeneko, eta urte bukaerarako bere lehen diskoa grabatzeko asmoa duela kontatu digu.
Putas Amak taldeko Lorea eta Nahikari “GU” saioan izan dira, Malakiasekin egin duten elkarlana aurkezteko.
Bi musikarien proiektua ezagutu dugu “GU” saioan. Lehengusuak dira bi artistak, eta zuzenekoak ematen hasiak dira dagoeneko.
Bengo eta Olaia Inziartek “Beldurrik gabe” izeneko elkarlana aurkeztu digute, “GU” saioan.
Maruxak taldeko Kattalinek eta Albina Stardustek “Ur goiena ur barrena” kanta aurkeztu digute estudioan.
Jagoba musikariaren bisita izan dugu “GU”n. Martxoan aterako duen bakarkako diskoaren berri eman digu.
Munduko beste puntatik etorri berritan, 'attä' diskoak eman dizkionak kontatu digu “GU”n.
Taldeko lau lagun estudioan izan dira, proiektua aurkeztu eta datozen hilabeteetan dituzten planen inguruan hitz egiteko.
Joana Moso eta Andoni Ortiz taldekideak “GU”n izan dira, 2025 bukaeran kaleratutako estreinako diskoa aurkezteko.