ETSren “Zure Orbaina” kantari bizitza berri bat, La Fúmigarekin
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
Nøgenek kontzertu berezi batekin ospatuko du bere hamargarren urteurrena, Donostiako Kursaalen. 2026ko urtarrilaren 3an izango da zuzenekoa. Taldeak adierazi duenez; zikloz aldatu, orain arteko ibilbidea itxi eta geltoki berriak bilatzeko hitzordua izango da.
Kontzertua iragartzeko bideo bat grabatu dute, Antton Telleria eta Mikel Oyarzabalekin. Gaztean esklusiban ikusgai duzu dagoeneko!
Banda donostiarrak 10 urte beteko ditu 2026an. Liv til døden izeneko estreinako diskoa kaleratu zutenetik 2023an Åben Cirkel izeneko azkeneraino, Euskal Herriko eta nazioarteko plazak lepo bete dituzte. Azken disko honetan, bai abestietan bai zuzenekoetan ere, etxe bat irudikatzen zuten, eta hori defendatu dute Euskal Herrian zein atzerrian emandako kontzertuetan. Orain, “joateko, dena jaso eta etxea atzean uzteko unea” dela uste dute.
"Inoiz ez dugu jakin nora goazen, baina aukeratu dugu nola eta norekin. Trenak pasa dira, batzuk hartu ditugu, eta beste batzuk ez; azken finean, edozein gaztek bezala, ahal izan dugun moduan egin dugu Aurrera”, dio taldeak plazaratutako oharrak. “Eta orain, 10 urte bete ditugunean, aro honi amaiera ematera behartuta gaude. Kutxak bete eta etxea hustu. Hurrengo geltokia bilatuko dugu”, erantsi dute.
Apirilaren 1ean, 11:30ean, irekiko da Nøgenen 10. urteurrenaren ospakizunari hasiera emango dion kontzerturako sarreren salmenta orokorra.
Kursaaleko Eszena Kide programari atxikitako pertsonek tiketak aurre salmentan erosteko aukera izango dute, martxoaren 28an (11:00) apirilaren 1eko 11:00ak arte. Sarrerek 25 euroko prezio bakarra dute (-%10 Eszena Kidesentzat) eta Kursaaleko leihatiletan eta www.kursaal.eus webgunean erosi ahal izango dira.
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
“Dida!” saioan izan dugu GUAUren podcast berriko aurkezlea.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.