Amaia Miranda: “Ikasi dut emozioa beti izango dela nire helmuga, baina lortzeko tresna desberdinak daudela”
Bizkaitar musikariak ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko diskoa izan du hizpide, “Bitan” saioan.
Verde Prato hartu dute Sara Alonso eta Ainhoa Vitoriak, “Bitan”en. Bizitza Eztia diskoak eman dionaz, samurtasunaren potentzialaz eta jaso berri duen Musika Bulegoa sariaz aritu da, besteak beste.
Ana Arsuagak eta Verde Pratok komunean dituzten ezaugarriez galdetu diote tolosar musikariari. Eguneroko konbentzioetatik aldendu eta bera “benetan izateko” baliatzen du Verde Prato, inongo mugarik gabe sortzeko.
Donato Dozzy italiar ekoizlearekin elkarlanean egin du Bizitza Eztia, bere azken diskoa. Tolosa eta Erroma bitartean hartu du forma, bi musikarien ikuspuntuak eta egiteko moduak uztartuta.
Ohiko unibertso intimoan murgildu da Verde Prato azken diskoan, geruza berriak gehituta: orain arte baino literalagoak dira letrak, “intimotasunaren zentzu politiko eta kolektiboa” esploratuz. Norberaren bizipenetan soilik ez eta bizi dugun testuinguruaz hitz egiteko premia sentitu du: “Askatasunari edo feminismoari buruz hitz egin nahi baduzu, adibidez, ezinbestekoa da pribilegioak banatzearen inguruan hitz egitea”.
Samurtasunaren indarraz ere aritu da musikaria “Bitan”en. Bere izaera artistikoaren ezaugarri horretaz aritu da: “Delikatua izateak badu generoarekin zerikusia; maskulinitatearen eta patriarkatuaren lengoaiak erritmo bortitza du, beste sentsibilitate bortitzago bat, agian literalagoa da, eta hori haustea interesatzen zait”.
Bizkaitar musikariak ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko diskoa izan du hizpide, “Bitan” saioan.
‘AA Aita’ izeneko ikuskizun berria aurkeztu digu Jon Plazaolak “Bitan”en. Gainera, euskal fikzioaren eszenaz eta musikaz aritu gara aktorearekin.
‘attä’ diskoa eskuartean, Sara Zozayaren bisita izan du Ainhoa Vitoriak “Bitan”en.
‘Amaineman’ diskoaren lehen urtebetetzean, “Bitan” saioan hartu dugu Süne.
‘Z’ diskoa atera eta hilabetera, Aimarz “Bitan”en izan da. Diskoaren sorkuntzaz, kaleratu osteko sentsazioez eta euskal musikaren queer eszenaz aritu da.
‘Karmele’ filmaren estreinaldiaz, memoria historikoaz, ‘Maspalomas’ fenomenoaz, euskal zinemaren osasunaz eta dituen hamaika proiektuez aritu da Eneko Sagardoy, ‘Bitan’en.
Uda gorabeheratsua izan du Maren bizkaitar artistak. Azken kontzertuetan bizitakoaz, Palestinako genoziodioaren aurrean artistek duten arduraz eta Bilboko Aste Nagusiko kontzertuaz aritu da "Bitan"en.
Gauzak pazientziaz eta mimoz egiteaz, musikaren erritmoez eta "Kanturik ez bada" abestiaz aritu da Esanezin, "Bitan"en.