Amaia Miranda: “Ikasi dut emozioa beti izango dela nire helmuga, baina lortzeko tresna desberdinak daudela”
Bizkaitar musikariak ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko diskoa izan du hizpide, “Bitan” saioan.
Sara Zozayak attä izeneko EP berria ekarri digu “Bitan” saiora. Ke Leporekin ekoitzi errepidean entzuteko aproposa den lau kantako EPa, eta bakarka aurkeztuko du jendaurrean.
Ke Leporen lan egiteko moduaz eta elkarrekin sortu duten sormen dinamikaz aritu da donostiar musikaria. Konfiantza eman dio Zozayak, eta soinu “eder eta analogikoa” bueltatu dio Ke Lepok. Erabakiak hartzeko orduan, gauzak gero eta argiago dituela kontatu digu artistak: “Gero eta argiago daukat baiezkoa dela ulertzen dudana; hau da, zerbait arrotza egiten bazait ez dut sartuko”.
Bandarik gabe ariko da musikaria attären aurkezpen biran. “Ez daukat klaketarik, ez daukat inongo araurik, eta hori oso dibertigarria da eta ikasteko aukera berri bat ematen dit”, azaldu digu. Hala ere, beldurra sentitu duela aitortu dio Ainhoa Vitoriari: “Aurreko diskoan egin behar den hori jarraitu nuen, baina konturatu nintzen ez zela %100 ni nitzena, eta hainbat hilabete eman ditut kapak kentzen, egin nahi nuena bilatzen. Beldurra izan dut baneukalako sentsazioa agian ez zela ulertuko edo ondo sartuko, eta oso underground esferara joatekoa”.
Zuzenekoei dagokienez, bidaia gisa planteatu dituela azaldu du musikariak. Bertan, soinuekin, argiarekin, intuizioarekin, esperimentazioarekin eta intentsitatearekin jolasten da Sara Zozaya. Hala, kontzertu guztiak ezberdinak direla kontatu digu, egunean bertan dituen sentsazioen araberan berritzen baitu errepertorioa.
Bizkaitar musikariak ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko diskoa izan du hizpide, “Bitan” saioan.
‘AA Aita’ izeneko ikuskizun berria aurkeztu digu Jon Plazaolak “Bitan”en. Gainera, euskal fikzioaren eszenaz eta musikaz aritu gara aktorearekin.
‘Amaineman’ diskoaren lehen urtebetetzean, “Bitan” saioan hartu dugu Süne.
‘Z’ diskoa atera eta hilabetera, Aimarz “Bitan”en izan da. Diskoaren sorkuntzaz, kaleratu osteko sentsazioez eta euskal musikaren queer eszenaz aritu da.
‘Karmele’ filmaren estreinaldiaz, memoria historikoaz, ‘Maspalomas’ fenomenoaz, euskal zinemaren osasunaz eta dituen hamaika proiektuez aritu da Eneko Sagardoy, ‘Bitan’en.
Uda gorabeheratsua izan du Maren bizkaitar artistak. Azken kontzertuetan bizitakoaz, Palestinako genoziodioaren aurrean artistek duten arduraz eta Bilboko Aste Nagusiko kontzertuaz aritu da "Bitan"en.
Gauzak pazientziaz eta mimoz egiteaz, musikaren erritmoez eta "Kanturik ez bada" abestiaz aritu da Esanezin, "Bitan"en.
'Bizitza Eztia' disko berriaz, irabazi berri duen Musika Bulegoa sariaz, samurtasunaz eta politikaz aritu da tolosar artista, "Bitan"en.