Amanda taldearen ‘Automático’ EPa aurkeztu digu Ainhoa Arroitajauregik

Madrildar bandaren bigarren bildumaz aritu gara “Bitan” saioan.
18:00 - 20:00

Amanda taldeko Ainhoa Arroitajauregi “Bitan”en izan da, bandaren Automático izeneko EPa aurkezteko. Madrilen sortutako bandaren bigarren bilduma da Ainhoak estudiora ekarri diguna. Kasualitatea izan den arren, taldearen lehen diskoaren kaleratzeak urtebete bete duenean kaleratu dute bigarrena.

Amandak jorratzen dituen musika estiloez galdetuta, nahiko eklektikoa dela erantzun du gonbidatuak. “Pop, rock eta indiea” jorratzen dute, ukitu "garajero" batekin. Diskoa osatzeko orduan, erreferente argi bat izan dutela kontatu digu artistak: Nirvanaren In Utero diskoa.

Taldearen urtebeteko ibilbidean, hainbat kontzertu eman ditu Madrilgo areto ezagunetan. Datozen hilabeteetan ere bertan joko dute, baina Euskal Herrian jotzeko gogotsu eta oso prest daudela azaldu digu gonbidatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X