Bengo: “Alai nengoen momentuetan ere idazten saiatu naiz”

Musikariak disko berria kaleratuko du azaroan. Bertan aurkituko dugunaz aritu da Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsorekin.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Bengo musikaria hartu dute “Bitan” saioan Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsok. Oiartzuar artistak disko berria kaleratuko du urte amaieran, eta uda grabaketa lanetan eta kontzertuak ematen igaro du.

Estudioan hartzen dituzten erabakien dinamikaz aritu da musikaria. Senari jarraitzen saiatzen da Bengo, Denso ekoizlearen eta bere taldekideen gomendioak alde batera utzi gabe. Erabaki horien artean, Alaitz, Maider eta Xabi Solanorekin kolaboratzekoa. ASKE jaialdiaren testuinguruan sortu zen elkartzeko ideia, Bengo Alaitz eta Maiderrengana gerturatu eta bere umetako idoloak zirela aitortu zienean.

Aurrekoak baino eklektikoagoa den lan berria ontzen ari direla aurreratu digu gonbidatuak. Hala, sadboyaren figura atzean utzita, alai zegoen momentuetan idazteko esfortzu berezia egin du Bengok. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X