Maruxak, Geminiss, Adur, Telmo Trenor, Space Surimi eta Amaia Yaniz, abuztuaren 2an, Donostiako Glad is the Day jaialdian
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) euskal panoramak aurten emandako hainbat musika proiektu saritu ditu, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, Nerea Reparazek eta Julen Telleriak aurkeztutako ekitaldian.
Arineketan, Bloñ, Eneritz Furyak, Gorka Urbizu, Libe, Olatz Salvador, Soinuak Haizean, Verde Prato, IZARO (Etxepare Musika Saria), Benito Lertxundi (EHMBE Ohorezko Saria) eta Zabaldika Laukotea (Publikoaren Saria) izan dira aurtengo sarituak.
Hamaika sari banatu dituzte, inongo mailaketarik gabe. Maddi Arana EHMBEko lehendakariak ekitaldian azaldu duenez, “euskal musikaren aniztasunaren isla” dira aurtengo sarituak. Epaimahaia (zortzi sari), Etxepare Institutua (IZAROren saria) eta publikoaren (bigarren urtez jarraian) artean ebatzi dira aurtengo irabazleak.
Sari banaketa bukatuta, ateak ireki eta Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskaini du gaua borobiltzeko.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.