Amanda taldearen ‘Automático’ EPa aurkeztu digu Ainhoa Arroitajauregik
Madrildar bandaren bigarren bildumaz aritu gara “Bitan” saioan.
Jon Plazaolaren bisita izan dugu “Bitan” saioan. AA Aita, aitatasunari buruzko obra berria, aurkeztu digu.
Funtzioa hainbat aldiz errepikatuta eta publikoaren harrera ikusita, gozatzen hasia dela aitortu digu aktoreak. Teo semea jaio eta hiru egunera estreinatu zuen bakarrizketa berria, eta semea obraren ardatza eta boikoteatzaile nagusia dela kontatu digu Plazaolak. Izan ere, aita denetik, epeak bete eta konpromisoei eusteko inoiz baino traba gehiago ditu aktoreak.
Euskal Herriko stand up komediaren loraldiaz ere aritu da Plazaola. Bere kasuan, ETB1eko ‘Barre librea’ saioak emandako bultzada azpimarratu du, eta osasuntsu ikusten du eszena. Euskarazko fikzioa ere une onean dagoela uste du gonbidatuak, “Gaua”, “Karmele” eta “Maspalomas” 2025eko film sarituak aipatuta. Hala ere, harrobia sortzeko beharra atzeman du Plazaolak: formazioa behar da, baita euskal zineman etorkizun bat eraikitzea posible dela sinisten duten aktore gazteak ere.
Entzuten duen musikaz galdetuta, EZEZEZ, Hofe eta Olatz Salvador aipatu ditu, besteak beste. Gainera, etxean AC/DC-ren zale amorratuak direla aitortu digu.
Madrildar bandaren bigarren bildumaz aritu gara “Bitan” saioan.
Gaztetatik sormenaren eta interpretazioaren munduan murgilduta egoteaz, telebistan emandako lehen urratsez eta etorkizuneko proiektuez aritu da artista, “Bitan” saioan.
Bizkaitar musikariak ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko diskoa izan du hizpide, “Bitan” saioan.
‘attä’ diskoa eskuartean, Sara Zozayaren bisita izan du Ainhoa Vitoriak “Bitan”en.
‘Amaineman’ diskoaren lehen urtebetetzean, “Bitan” saioan hartu dugu Süne.
‘Z’ diskoa atera eta hilabetera, Aimarz “Bitan”en izan da. Diskoaren sorkuntzaz, kaleratu osteko sentsazioez eta euskal musikaren queer eszenaz aritu da.
‘Karmele’ filmaren estreinaldiaz, memoria historikoaz, ‘Maspalomas’ fenomenoaz, euskal zinemaren osasunaz eta dituen hamaika proiektuez aritu da Eneko Sagardoy, ‘Bitan’en.
Uda gorabeheratsua izan du Maren bizkaitar artistak. Azken kontzertuetan bizitakoaz, Palestinako genoziodioaren aurrean artistek duten arduraz eta Bilboko Aste Nagusiko kontzertuaz aritu da "Bitan"en.
Gauzak pazientziaz eta mimoz egiteaz, musikaren erritmoez eta "Kanturik ez bada" abestiaz aritu da Esanezin, "Bitan"en.