Amaia Miranda: “Ikasi dut emozioa beti izango dela nire helmuga, baina lortzeko tresna desberdinak daudela”

Bizkaitar musikariak ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izeneko diskoa izan du hizpide, “Bitan” saioan.
Amaia Miranda
18:00 - 20:00

Amaia Miranda “Bitan” saioan izan da, Cada vez que te veo lo entiendo izeneko diskoaren aurkezpen biraren aitzakian.

Maitasunari (amari, maitaleari, lagunei) abesten dio Mirandak bere hirugarren diskoan. “Azken garaian oso zoriontsu sentitu naiz inguruan izan dudan jendeagatik eta hori eskertu nahi nuen, bizi garen momentu honetan niretzat maitasunak karga politikoa baitu”, azaldu du artistak.

Gorka Urbizuren zuzeneko bandako kidea izan da Miranda, eta bertan ezagutu zuen Nacho Mur ekoizlea. Musika partekatzen hasi eta elkarrekin lan egiteko proposamena egin zion musikariak. Hala, elkarrekin ondu dute diskoa, eta asko ikasi dute bidean. Horrela laburbildu du musikariak:“Orain arte uste nuen abestiak hunkigarriak izateko dena toma bakarrean eta tresna guztiekin grabatu behar nuela, ediziorik gabe, ezer sartu gabe. Nachorekin ulertu dut emozioa helburua dela baina horra heltzeko tresna ezberdinak daudela, batzuetan kantak behar duela dena zuzenean izatea, eta beste batzuetan ez”.

Zuzenekoez galdetuta, giro berezia sortzen saiatu direla kontatu digu Mirandak. Bakarrik agertzen da oholtzara, argi-zirkulu fin batek inguratuta. Jendearekin harreman hunkigarria sortzen da bere kontzertuetan, eta oso pozik dago jasotako mezu guztiekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X