Jon Muñoz, ‘Odol Ilargia’ telesailaz: “Atmosfera fantasiazkoa da baina tratatzen diren gaiak oso errealistak dira”

Mikele Arizkorreta eta Jon Muñoz aktoreak "Bitan" saioan izan ditugu, 'Odol Ilargia' telesaila aurkezteko.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Jon Muñoz eta Mikele Arizkorreta aktoreak “Bitan” saioa izan dira, Zinemaldian estreinatuko duten Odol Ilargia telesaila aurkezteko.

Irailaren 25ean estreinatuko da Primeran plataforman, eta bi egun lehenago aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldian. Bost atalez osatuta, bi lagunen arteko harremanaz ari den fantasiazko thrillerra dela kontatu digute gonbidatuek. Fantasia ukitua duen arren, gazteen ohiko arazoez ari da telesaila: beldurrak, harremanak, maitasun erromantikoa, lagunen arteko maitasuna…

Nerabetan ikusteko telesail aproposa da Odol Ilargia. Are gehiago, gonbidatuek azaldu digutenez, “erreferente politak daude telesailean. Lehen aldiak ikuspuntu sentsible eta trakets batetik kontatzen dira”.

Publizitatea
X