Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren “B Aldea”n izan da, Sitsak izeneko diskoa aurkezteko. Bertan, aurretik kaleratutako sei abesti eta lau kanta berri aurkituko ditugu.
“Bira erdiko beste sorkuntza bat da, ez da aurreko diskoaren maila berekoa inplikazio eta sormen aldetik, askoz ere lasaiago eta askeago ibili gara”, kontatu digu Basagurenek. Disko bat sortzeko gogotik baino, urtean zehar sortzen eta kariño handiz grabatzen joan diren abestiak biltzeko behar bati erantzunez osatu dute Sitsak.
Gakobeltz Hit Faktorian grabatu dute lana, eta, sorkuntzari dagokionez, hainbat lizentzia hartu dituzte: tartean, abestiak estudioan bertan aldatu eta borobiltzea. Albumeko kanta berrien artean, bi cover aurkituko ditugu: “Hamahiru” eta “Herio”. Disko “arrunt” batean bertsorik sartuko ez lukeen arren, bilduma berezi honetan zentzua duela uste du Basagurenek, bere bizitzan garrantzitsuak izan diren kantei aitortza keinu gisa.
Dagoeneko hasi dute disko berri honen aurkezpen bira, eta harrerarekin oso pozik daudela kontatu digu musikariak. Izaki Gardenak zuzenean ikusteko aukera galdu nahi ez baduzu, hona bi aukera: Bilboko Arriagan (urtarrilak 20, formatu txikian) eta Usurbilen, urtarrilaren 30ean.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.