Bilbao BBK Livek kartela itxi du, KNEECAP irlandarren iragarpenarekin
Irlandar bandak gaelikoz abestutako rap militantez bustiko du Kobetamendi. Kartel nagusia ixteaz gain, Bilbao BBK Live Bereziak ekimeneko artistak iragarri ditu jaialdiak.
Xsakara eta Sal del Coche bizkaitarrek irekiko dute ostirala, Nagusia eta Johnnie Walker oholtzetan. Tenperatura altuekin hasi da eguna, eta arratsaldean alerta laranja dago iragarrita, euri zaparrada handiengatik.
Bilbao BBK Livek aurtengo edizioaren bigarren egunari ekingo dio gaur, Bad Gyal, Raye, Amaia, Polo & Pan, Rusowsky eta Baiuca kartelburuekin. Arratsaldeko lehen orduan Kobetamendira gerturatzen diren lagunek euskal musikarien ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, XSakara (Nagusia oholtza, 17:30) eta Sal del Cocheren (Johnnie Walker oholtza, 19:20) zuzenekoekin.
Eguneko plater nagusienen artean dago Raye britainiarra. Glastonbury jaialdi entzutetsutik itzuli berri, My 21st Century Blues diskoa aurkeztuko du, soul eta dance estiloak uztartuta. Ondoren, Bad Gyalek Nagusia oholtzako publikoa dantzan jarriko du, “Da Me” hita estreinatu eta gutxira. Kataluniar artistak bigarrenez joko du Kobetamendin; izan ere, bere ibilbidearen hastapenetan, 2018an, ikusi genuen estreinakoz Bilbao BBK Liveko karpan.
Iluntzean, ikus-entzuleek punka, rapa eta poparen artean aukeratzeko parada izango dute Amyl and the Sniffers, Kneecap, Sofie Royer eta Amaiaren kontzertuetan.
Afalostean, Rusowsky madrildar artistak kaleratu berri duen DAISY diskoa aurkeztuko du Repsol agertokian, 23:30ean. Gero, Polo & Panen elektronika tropikalak San Miguel oholtza hartuko du, eta Abhir musikari urbanoak karpa beteko du, ordu berdinean (00:35).
Baiuca galiziar musikariak itxiko du Repsol agertokia, 01:45ean, folklorea eta elektronika garaikidea uztartzen dituen zuzeneko showarekin. Parrandazaleenek bi aukera izango dituzte gaua bukatzeko. San Miguelen, technoaren fanek hitzordua dute Orbital bikoarekin. Erritmo urbanoak, funka, drum and bassa, UK garagea eta reggaetoia nahiago dutenek, ostera, Jugo3000 jaiaz gozatzeko aukera izango dute karpan, Drumme, Kinara eta Nusar3000 DJen eskutik.
Nagusia oholtza
17:30 XSAKARA
19:05 JESSICA PRATT
20:55 AMYL AND THE SNIFFERS
23:20 RAYE
01:40 BAD GYAL
San Miguel oholtza
18:15 JULIETA
20:00 KNEECAP
22:00 AMAIA
00:35 POLO & PAN
03:00 ORBITAL
Johnnie Walker oholtza
18:20 SAL DEL COCHE
20:00 SOFIE ROYER
22:15 OBONGJAYAR
00:35 ABHIR
03:00 JUGO3000: DRUMMIE + KINARA + NUSAR3000
Repsol oholtza
19:00 CARLOS ARES
21:00 JALEN GNONDA
23:30 RUSOWSKY
01:45 BAIUCA
Basoa
17:00 XAMANA JONES
19:30 S-CANDALO
22:00 VERRACO
01:00 OCTO OCTA
04:00 SPECIAL SECRET GUEST
Lasai
19:00 DANIEL KELSAN
21:00 MOOPIE
23:00 TONI BASS
01:00 POPULOUS
03:00 MATTIAS EL MANSOURI
Irlandar bandak gaelikoz abestutako rap militantez bustiko du Kobetamendi. Kartel nagusia ixteaz gain, Bilbao BBK Live Bereziak ekimeneko artistak iragarri ditu jaialdiak.
13:30ean hasiko dira zuzeneakoak, eta 23:00etan bukatu. Kontzertu guztiak doakoak dira.
Bilbao BBK Livek izen gehiago iragarri ditu: Sidonie, Maria Arnal, Heartworms, Eider eta Hinds. Gainera, Gorria izeneko gune berria estreinatuko dute aurten.
Jaialdiko antolatzaileek iragarri dituzte 2025eko edizioko lehen izenak. Kartel buruez gain, Ca7riel eta Paco Amoroso, Carolina Durante, BICEP, Amaia, Judeline, The Blessed Madonna, Polo & Pan, Japanese Breakfast eta Carolina Durante ere igoko dira Kobetamendira.
Bilbao BBK Livek aurtengo edizioko azken egunari ekingo dio gaur. Arratsaldeko lehen orduan (17:30), Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi duen Malko taldeak Johnnie Walker oholtza irekiko du.
Aurtengo kartelaren errepasoa eginda, Kobetamendin galduko ez ditugun zuzenekoen bilduma osatu dugu erredakzioan, gustu eta kolore guztiak kontuan hartuta.
17:00etan hasiko da aurtengo edizioa, 28 gradutik gorako tenperaturekin. Gazteak gertatzen den guztiaren berri emango dizu, 18:00etatik aurrera.
Uztailaren 10etik 12ra, Kobetamendin izango gara, 18:00etan hasi eta 22:00ak bitarte. Alain Perez, Maite Garmendia, Andrea Aranburu, Ibon Fernandez, Sara Alonso eta Julen Idigorasek jaialdiaren nondik norakoen berri emango dute egunero, zuzenean.
Kontsultatu uztailaren 10etik 12ra Kobetamendin ikusgai izango diren kontzertu guztien ordutegiak.