Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Ramona’s First Evil Boyfriend taldeko Andrea Pozo eta Julen Hidalgo “B Aldea”n izan dira, Eatxi izeneko hirugarren diskoa aurkezteko. 2022an kaleratu zuten bigarren diskoa, eta ordutik denboraldi luze bat eman dute oholtzara igo gabe. Martxoa bukaeran atera zuten lan berria, eta ordutik jasotako babesarekin oso eskertuta daudela kontatu dute taldekideek.
Lehen urteetan ingelesez abesten zuen Ramona’s First Evil Boyfriendek, nerabezarotik entzundako musika erreferenteen hizkuntzari eutsiz. Orain, baina, euskeraz sortzen hasi direla kontatu digu Andrea Pozok. Azken aldian, euskal talde asko entzun ditu eta pianoan esertzen denetan euskeraz ateratzen zaizkio lehen hitzak. Aldaketa organikoa izan den arren, euskera erabiltzeak biluzik sentiarazten duela aitortu digu musikariak.
Ordizian, Oviedon, Elgoibarren, Madrilen, Azkoitian eta Donostian aurkeztu dute diskoa, eta lehen bira honetako hitzordu bereziak gelditzen zaizkiela kontatu digute: Bilbo (ekainak 20) eta Zarautz (uztailak 23).
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.