Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Etxepe kolektiboak azken disko bat kaleratu eta oholtzak utziko dituela iragarri du bart. Duela lau urte ezagutu genuen Fane, Eli, Maida, Axeri, An2an eta beste hainbat artistak osatutako taldea, “Zurekin” izeneko abestiarekin.
Euskal musika urbanoaren loraldiaren protagonistetako bat izan zen kolektiboa, eta ordutik, hiru disko luze eta EP bat kaleratu dituzte, “Alboka” eta “Etxeperreo” bezalako hitak tarteko. Gainera, Tatta, Fane, Denso eta kolektiboaren bueltan hasitako beste hainbat musikarik euren bakarkako bideari ekin diote azken urteotan.
Taldeak sare sozial bidez eman du berria: aurtengoa izango da Etxeperen azken urtea. Maiatzaren 8an aterako da Etxepeian izeneko hamazazpi kantako diskoa, eta “azken kontzertuen buelta” egingo dute. Diskoa atera eta egun gutxira, Etxepe zuzenean ikusteko aukera izango da Gasteizen, BatBatean festibalaren lehen edizioan (maiatzak 15, 22:30ean).
Azken parranda batzuk geratzen direla aurreratuta, gertu izan dituzten entzule eta lagunei eskerrak eman dizkiete.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.