Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
Apirilaren 24an, ostiralez, EHUP! Jaia ospatuko da Donostian, Gipuzkoako Campusean. "EHUko kide izatearen harrotasuna aldarrikatu eta kide izatearen sentimendua areagotzeko" asmoz antolatu dute ekitaldiz beteriko eguna.
Gipuzkoako Campuseko Unamuno plaza (landa) izango da aurten gizarteari zabalduko zaion jai handiaren epizentroa.
Hiru txosna jarriko dira plazako hainbat puntutan, eta EHUko abesbatzaren emanaldia, Ondoezik Elektro Txaranga, ping-pong eta herri kirolen txapelketa, bazkaria, mus txapelketa, Iratzar Erromeriaren kontzertua, Fresa Morangoren emanaldia eta bingo musikatua izango dira, besteak beste.
Gaztea ere bertan izango da, “GU” saio berezi batekin. 17:00etatik 20:00etara bitarte, Ibon Fernandezek eta Alain Perezek hamaika lagun gonbidatuko dituzte Campuseko Ignacio Mª Barriola zentroan (gelategia) egingo duten zuzenekora.
Mugan eta zeatikez donostiar taldeak igaroko dira bertatik, baita Ane Urresti eta Ian Ruiz eduki sortzaileak ere. Gainera, Padiren Diariyu berezia egingo dute, Amaia Urresti makillatzailearekin. Leire Letu ere bertatik igaroko da, saioko lagunaz gain EHUko irakaslea den aldetik. Zatoz "GU" bereziaz gozatzera!
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HBO Maxeko telesail ezaguna gure hiriburuetara iritsiko da, itsasoz. Abuztuaren 7tik 9ra Donostian eta 10etik 13ra Bilbon, Targayen ontzian sartzeko aukera izango da, doan.
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.