Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
Korrikaren ekuatorea zuzenean bizitzeko aukera izango duzue, Donostiako Bulebarretik egingo dugun “Dida!” saio bereziari esker.
Martxoaren 25ean, Gazteak Korrikaz zuzenean gozatzeko aukera emango dizu, Donostiatik egingo dugun “Dida!” saio bereziari esker. 10:00etan hasi eta 13:00a bitarte, Bulebarrean izango dira Julen Telleria, Jon Gotzon Aldaparena, Irati Elizalde eta Antton Telleria, Korrikak Donostia zeharkatzen duen bitartean.
Saioak iraun bitartean, Korrikak goizean zehar utzitakoaren errepasoa egin eta gonbidatuak hartuko dituzte irratiko set berezian. Gainera, gure esatariek lasterketaren une ederrenetako bat bertatik bertara bizitzeko aukera izango dute: ekuatorearen (lasterketaren erdia) festa zuzenean kontatuko digute, Korrikako furgonetatik.
Ez galdu Korrikari eskainitako “Dida!” berezia, martxoaren 25ean, 10:00etatik 13:00era.
Korrikaren 24. edizioaren lekukoak 2.175 kilometro egingo ditu Atharratzetik Bilbora, 11 egunean, eskurik esku 3.436 aldaketa egin eta gero. Martxoaren 19an irten zen Zuberoako herritik, 15:30ean, eta martxoaren 29an iritsiko da Bilboko Areatzara, 12:04an, dena ondo bidean. Tarte horretan, 460 herritan zehar ibiliko dira lasterkariak, korrika egiteari utzi gabe.
Zuberoa eta Nafarroa Beherea zeharkatu zituen Korrikak hastapeneko kilometroetan. Bigarren egunean, martxoak 20, Nafarroan sartu zen, eta bi egunean baino gehiagoan Nafarroa eta Araba ekialdea zeharkatu eta gero Gipuzkoan sartu da martxoaren 23ko iluntzean, astelehenarekin.
Martxoaren 24a eta 25a Gipuzkoako eta Lapurdiko lurretan egin zituen Korrikak, asteazken arratsaldean Bizkaian sartzeko. Ostegunean, martxoak 26, gero arte esango diote korrikalariek Bizkaiari, ostiral-larunbatetan Araban eta Gipuzkoan sartu-irtenak egin eta gero, igandean Bizkaira itzuli eta Bilbon bukatzeko.
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HBO Maxeko telesail ezaguna gure hiriburuetara iritsiko da, itsasoz. Abuztuaren 7tik 9ra Donostian eta 10etik 13ra Bilbon, Targayen ontzian sartzeko aukera izango da, doan.
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.