Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak Zarautzeko jaietan joko du, Gaztea Gaua ekimen bereziari esker
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HOFE izango da martxoko Musika Irudiak Eraikiz ekimeneko protagonista. Leire Arrojeria Gazteako kazetariak disko berriaren sorkuntza prozesuaz galdetuko dio musikari nafarrari, martxoaren 28an (12:00), Donostiako Tabakaleran.
Durangoko Azokan eman zigun esklusiba: disko berria du eskuartean. “R.A.” singlea aurreratu ostean, Natalia Lacunzarekin egindako “Esto no es amor” izeneko elkarlana aurkeztu zigun bart. Gainera, bira berria abiatuko du asteburu honetan, Donostiako Dabadaban egingo duen kontzertu bikoitzarekin. Gero, Azpeitia, Madril, Bartzelona, Gasteiz eta Bilbon izango da, besteak beste.
Musikaz gain, HOFEren unibertso artistikoa osatzen duten ikus-entzunezko piezez arituko dira musikaria eta Leire Arrojeria, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Saiorako sarrera doakoa den arren, nahitaezkoa da Tabakaleraren webgunean gonbidapena eskuratzea.
Olaia Inziarte eta zeatik ez taldeekin partekatuko dute oholtza, abuztuaren 17an, malekoian.
HBO Maxeko telesail ezaguna gure hiriburuetara iritsiko da, itsasoz. Abuztuaren 7tik 9ra Donostian eta 10etik 13ra Bilbon, Targayen ontzian sartzeko aukera izango da, doan.
Gaztearen ekimen berezi honi esker, aukeratutako taldeak Zarauzko jaietan jotzeko aukera izango du, Olaia Inziarte eta zeatikez taldeekin batera. Eman izena eta irabazi 2.500 euroko saria!
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko San Mames estadioak ZETAKen ‘MITOAROA III’ ikuskizuna hartuko du. Bertaratu aurretik, zaleek jakin beharreko informazio interesgarria bildu dugu Gaztean.
Biarritzeko Atabalen izango da aurtengo gala. Bertan, Euskal Herrian sortutako musika omenduko dute, sari banaketa eta zuzeneko emanaldiak tarteko.
Podcast Geltokia jaialdiaren programazioaren baitan, Gaztearen podcasteko aurkezleek Iker Iribarren, Ana Goitia eta Ane Acedo gonbidatuak hartuko dituzte. 19:00etan izango da, Tabakalerako 1. aretoan.
Must +Pro ekimenaren baitan, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriak zuzeneko solasaldi berezia egin dute, Bilboko Sala BBKtik. Kiliki, Ane Garcia, ALAI, Ke Lepo, Ander Merino eta Janus Lester gonbidatu dituzte.
Ostiral arratsaldean, Ibon Fernandez eta Leire Arrojeriak “GU” saio berezia egin zuten Mendizabalatik. Larunbatean, Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak hartuko diete lekukoa.
Bilbon egingo dute Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioa. Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin.