17:00etan izango dira eskuragarri Musikaren Eguneko Prisma aretoko gonbidapenak
Musikaren Eguneko oholtza nagusietako kontzertuen erreserbak izandako arrakasta tarteko, Prisma aretoko zuzenekoak ere gonbidapen bidezko sarrera jartzeko erabakia hartu dugu.
Aforo arazoak ekidin eta Musikaren Egunera gerturatzen diren pertsona guztiei ahalik eta esperientzia gozagarriena eskaintzeko, gonbidapenak gaur bertan jarriko dira eskuragarri, Gaztearen webgunean.
Bi bloketan banatuko dira gonbidapenak: maKeda eta Euskoprincess lehen blokean, eta Alta eta LaMia Mari bigarrenean. Gogoratu korreo elektroniko bakoitzeko bi gonbidapen eskuratzeko aukera izango dela.
Gonbidapenik behar ez duten ekitaldiak
Gaztearen saio bereziak
Gonbidapen guztiak agortuz gero, sarrerarik behar ez duten hainbat ekitaldi izango dira Musikaren Egunean. Ainhoa Vitoria eta Sara Alonso Gazteako esatariek “Bitan” saioaren azken atala Tabakaleratik egingo dute, zuzenean, 11:00etatik 13:00era.
Arratsaldean (15:00/17:00), Ibon Fernandez, Julen Telleria eta Alain Perez esatariek zuzeneko irratsaio berezia egingo dute, egunean zehar oholtzetatik igaroko diren artista gonbidatuekin. Bi saioak streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.
Solasaldiak
Saio bereziez gain, Musika Bulegoarekin antolatutako bi solasaldi egongo dira. Lehenengoan, Eneritz Furyak eta DJ Ines gorputza lehen lerroan jartzeaz arituko dira, Oihana Aranaren gidaritzapean. Bigarrenean, ostera, ‘Formatu handia vs. Formatu Txikia. Kontzertuak ikuspegi askotatik egiteko artea’ izango da gaia. Galder Beramendik gidatuta, gaiaz arituko dira Amaia Ispizua (GET in), Julen Caminos (Bidean Produkzioak) eta Dupla musikariak.
Tailerrak
Tabakalerako Z Aretoan, 11:00etan hasita, musika urbanoarekin lotutako hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango da.
11:00 Beat Box: Orodreth
12:00 Hip Hop: La Basu
13:00 DJ: Sbans
14:00 Brake Dance: Alba Montes
16:00 Brake Dance: Alba Montes
17:00 DJ: Sbans
18:00 Hip Hop: La Basu
19:00 Beat Box: Orodreth