Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri

Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.

Los Angeles (United States), 26/08/2026.- People leave flowers and memorabilia at the Hollywood Walk of Fame star of singer and actress Dolly Parton following her death in Hollywood, California, USA, 25 August 2026. Parton died at the age of 80. EFE/EPA/CHRIS TORRES

Dolly Parton abeslari eta konpositore estatubatuarra, country musikaren figura garrantzitsuenetako bat, hil da, 80 urte zituela. Tenesseen jaio eta zendu da musikaria, AEBtako zein munduko musikaren historian mugarri bilakatuta. Duela hilabete batzuk, Las Vegasen eman behar zituen kontzertuak bertan behera utzi zituen, osasun arazoak tarteko. Brin Seaverrek, musikariaren ilobak, eman du heriotzaren berri, sare sozialetan partekatutako bideoan.

Ehunka kanta konposatu eta interpretatu zituen, tartean "Jolene", "9 to 5" eta "I Will Always Love You" hitak. Bere ibilbide musikalaz gain, aktorea eta enpresaria ere izan zen. Era berean, bere ospea gizartearen hezkuntzaren alde borrokatzeko erabili zuen. 

6 urterekin sortu zuen bere lehen abestia

Dolly Parton 1946an jaio zen, Tennesseen (AEB). Sei urterekin konposatu zuen bere lehen abestia, "Little Tiny Tasseltop". Gaztea zela, Traveling Family Band eta Gypsy Fever taldeetako burua izan zen, 70eko hamarkadan.

2024ra bitarte, estudioko 50 diskotik gora kaleratu ditu, baita beste talde batzuekin egindako hainbat kolaborazio eta soinu banda ere.

 

 "Jolene" eta "I Will Always Love You"ren arrakasta

"Jolene" da Dolly Partonen abestirik ezagunena. 1973an konposatu zuen eta country musikaren arrakasta nagusietako bat bilakatu da. 

Partonen abestiak hamaika bertsio izan ditu, estilo eta forma guztietako musikarien ahotsean. Besteak beste, The White Stripes, Miley Cyrus, Beyoncé eta Pentatonixek ‘Jolene’ren bertsio bat dute.

Askok Whitney Houstonena dela uste duten “I Will Always Love You” abestia ere Partonek konposatu zuen, 1974an. Abestia oharkabean igaro zen 70 eta 80ko hamarkadetan, eta 1992an Houstonek ereserki bihurtu zuen, The Bodyguard filmaren soinu bandarako egin zuen bertsioarekin.

Dolly Parton eta Miley Cyrusen arteko harremana

Billy Ray Cyrus (Mileyren aita) eta Dolly Parton gaztetako lagunak ziren, eta jaio berria zen Mileyren amabitxi izateko eskatu zion. Ordutik, Parton erreferente argi bat izan da Mileyrentzat, oholtza gainean zein bizitzan.

Elkarrekin egin dituzten agerpenen artean, bik sortu zuten zalaparta berezia. 2006an, Parton Hannah Montana telesailean agertu zen, Aunt Dollyren papera egiten. 2022ko abenduan, elkarrekin abestu zituzten “Wrecking Ball” eta “I Will Always Love You”, sareetan biral bihurtu zen emanaldian.

 

80 urterekin zendu da

Nazioarteko fanek asteon agurtuko dute countryaren erregina. Goiztiarrenek Hollywoodeko ospearen pasealekua (Los Angeles) hartu dute gaur, Dolly Partonen izarra apaingarriz betetzeko.

Los Angeles (United States), 26/08/2026.- Kitten Kay Sera arrives dressed in pink in memory of singer and actress Dolly Parton at her Hollywood Walk of Fame star following her death in Hollywood, California, USA, 25 August 2026. Parton died at the age of 80. EFE/EPA/CHRIS TORRES
FOTODELDÍA EPA4465. LOS ANGELES (ESTADOS UNIDOS), 25/08/2026.- Fotografía que muestra flores y objetos en la estrella del Paseo de la Fama de Hollywood de la cantante y actriz Dolly Parton tras su fallecimiento este martes, en Hollywood, (Estados Unidos). EFE/EPA/ Chris Torres

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X