EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Abuztuaren 2an, igandearekin, Donostiako Cristina Enea parkeak Glad is the Day musika jaialdiaren hamargarren edizioa hartuko du. Maruxak, Geminiss, Adur, Telmo Trenor, Space Surimi, Amaia Yaniz eta beste hainbat artista bildu ditu aurtengo kartelak. Ohi bezala, kontzertuak doakoak izango dira eta familia osoarentzako moduko ekitaldiak (azoka, piknikak, haurrentzako jarduerak) egongo dira, 12:00etan hasi eta 21:00ak bitarte.
Bi agertokitan banatuko dute musika eskaintza. Agertoki nagusian, Ruïnosa y las Strippers de Rahola taldearen “subnopunktrabestia”, Sonido Gallo Negro mexikarren psikodelia tropikala, Perfecto Miserable taldearen noisepop eta rock alternatiboa, Maruxak kolektiboaren euskal folklorearen berrirakurketa queer eta komunitarioa, The Safety Pins taldearen energia handiko punk rocka, Geminissen rock proposamena eta LUP talde donostiarraren funk garaikideaz gozatzeko aukera izango da. Hondamen Sonikoa agertokian, berriz, Adur taldearen rave-punka, Lechuga Zafiroren erritmo latinoamerikarrak, Somadamantinaren trap futurista, Space Surimiren hip hopa, Telmo Trenorren elektronika organikoa, Amaia Yanizen techno melodikoa, Baetchuren nahasketa eklektikoak eta Maleza kolektiboko Siano B2B Melinaren saioak izango dira protagonista.
Gaua iristean eta asteburua luzatu nahi dutenentzat, Le Bukowski eta Dabadaban DJ gehiago izango dira.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.