Maruxak, Ganibet, Maskak, SÜNE, Naxker, Zinez, Izaki Gardenak, Leihotikan eta Skabidean, Gasteizeko jaietako txosnetan
Gasteizeko Txosnek 2026ko Andre Maria Zuriaren jaietako egitarau osoa aurkeztu dute. Abuztuaren 4an hasi eta 9ra bitarte, 30 taldetik gora izango dituzte Arabako hiriburuko txosna gunean. Besteak beste, Maruxak, Ganibet, Maskak, SÜNE, Naxker, Zinez, Izaki Gardenak, Leihotikan eta Skabidean taldeekin osatu dute txosnetako musika egitaraua.
Bertako zein Euskal Herriko beste hainbat txokotako lagunak hartuko dituzte, eta hamaika musika estilo entzuteko aukera izango da. Kontzertuez gain, bestelako emanaldiak (umeen txokoa, akelarrea, herri bazkariak, kalejirak…) ere izango dira, hainbat kolektiboren eskutik.
Abuztuak 4 (asteartea)
Ezta ilen
Estoldetan
Fito Skins
Akerbeltz
Dj Bloody Blossom
DJ Rebax
Abuztuak 5 (asteazkena)
Chocolate Remix
Arranbe
Maruxak
Dj Izenordainak
Radio Patio
Abuztuak 6 (osteguna)
Irten-bide
Matah
Fatal
Ganibet
SÜNE
Dj Rosa Mari
Dj Lobak
Abuztuak 7 (ostirala)
The Lio
Attürri
Maskak
Naxker
Sedientos de Cumbia
Elena Barker
Dj Zirtzart
Beltranz
Abuztuak 8 (larunbata)
Zinez
Bele Raven
Izaki gardenak
No limits
Leihotikan
Dj Pomeranian
DJ M. Ravarino
Abuztuak 9 (igandea)
Sashagurrupachikuda
Les testarudes
Indabe, Skabidean
Dj Manbu
Dj Suqlent