Leire Martinez, ETS, Zea Mays, Mirua, Bebe, Walls eta M Clan, Bilboko Aste Nagusiko lehen kontzertuak
Gainera, Serafin Zubirik Bilbao Musikako bandarekin emango duen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Zuzenekoak Europa Parkean eta Abandoibarran izango dira.
Bilboko Udala 2026ko Aste Nagusiko kontzertuen berri ematen hasi da. Oraingoz, ETS, Mirua, Leire Martinez, Serafin Zubiri eta Bilbao Musika, Walls eta MClanen zuzenekoak iragarri dituzte.
Zea Mays, abuztuaren 22an
Bizkaitar bandak Abandoibarra hartuko du, jaietako lehen larunbatean. Bilbao BBK Liven Aiora Renteriak berak aurreratu zigunez, azaroan kaleratuko duten diskoaren azken ukituak prestatzen ari da taldea. Bitartean, Zea Maysen errepertorio oparoko kantak entzuteko aukera izango dugu Bilboko Aste Nagusian.
Leire Martinez, abuztuaren 23an
Mirua, abuztuaren 24an
Serafin Zubiri eta Bilbao Musika, abuztuaren 25ean
ETS, abuztuaren 26an
Iñigo Etxezarretak berak grabatutako bideoarekin iragarri dute kontzertua, Bilbao Jaiak Instagram kontuaren bitartez. Abuztuaren 26an joko dute, Europa Parkean.
Apirilean Madrilgo Movistar Arenan eskainitako Bihotzen Konkista emankizunaren arrakastaren ostean, taldeak ETS ETXEAN izeneko ikuskizuna iragarri zuen, 2027ko martxoaren 19rako. Buesa Arenako kontzertu berezi honetarako sarrerak aurre salmental agortu ziren, eta beste bi data iragarri zituzten: martxoaren 20a (sold out) eta martxoaren 13a.
Egun berean, Urtz taldeak Abandoibarran joko du, Bilbao Musikaren konpainian.
Walls eta Bebe, abuztuaren 27an
Cobardes, abuztuaren 28an
Cobardes Nafarroako rock taldeak Abandoibarran joko du, ostiralean. 2016an sortutako bandak hamar urte hauetan zehar ondutako errepertorioa joko dute Bilboko jaietako publikoaren aurrean.
M Clan, abuztuaren 29an
M Clan murtziar rock banda ezaguna ere Aste Nagusian egongo da. Taldeak 30 urte bete ditu aurten, eta Bilbon emango duten kontzertua urteurren berezi honetarako prestatutako biraren parte izango da. Bigarren larunbatean joko dute, Abandoibarran.