Olatz Salvadorrek aneurisma bat duela iragarri du
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Olaia Inziarte, Sara Zozaya, EZEZEZ, Ødei, Izaki Gardenak, Maite Larburu eta Fermin Muguruza saritu dituzte 2026ko Musika Bulegoa Sarietan. Biarritzeko Atabal aretoan izan da garaikur banaketaren hamargarren edizioa, Ainhoa Vitoria eta Aitziber Grados Gazteako esatariek aurkeztutako galan.
Olaia Inziartek ireki du ekitaldia, “eman abisua” kantaren zuzeneko bertsio akustikoarekin. Jarraian, Inziarte bera izan da gaueko lehen garaikurra jaso duen artista. Musika Bulegoak nafar artistaren zerrautsa diskoa saritu du, eta musikariak “hankaz goiti dagoen mundu honetan” heldulekuak sortzeko beharraren inguruko diskurtsoa egin du.
Atzetik etorri dira Jon Saenz eta Maite Ruiz de Erentxunen sariak, eta Atabaleko publikoak bi artistak elkarrekin zuzenean jotzeko aukera izan du. Sara Zozayak ere abestu du, attä diskoarengatik emandako Musika Bulegoa Saria jaso ostean. Donostiar artistak bidean lagundu diotenei eta aretoan zegoen aitari eskaini dio garaikurra.
EZEZEZ, zuzenean jo duen Izaki Gardenak taldeak, Maite Larburu, Javier Corral, Xabi Aburruzaga (publikoaren saria) eta Fermin Muguruza saritu dituzte. Azken honek Etxepare Euskal Institutuaren garaikurra eraman du, bere azken biran euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lanagatik. Honek "euskal musikaren ekosistema bizirik mantentzen duten pertsona, kolektibo, gaztetxe eta espazio guztiei" eskerrak eman dizkie.
Ødeiek jaso du gaueko azken saria, Goizegi hiltzeko diskoagatik. Lapurtar rap musikariaren zuzenekoak itxi du 2026ko Musika Bulegoa Sarien gala.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.