Maruxak, Geminiss, Adur, Telmo Trenor, Space Surimi eta Amaia Yaniz, abuztuaren 2an, Donostiako Glad is the Day jaialdian
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Asteburu honetan, Bad Bunny artistak Debí tirar Más Fotos albumaren espainiar Estatuko bira abiatu du, Bartzelonako Estadi Olimpicen. Bi egunetarako tiket guztiak salduta, musikariak puertorricar folklorez, kolorez eta dantzaz osatutako show ikusgarria eskaini du 55.000 lagunen aurrean.
Artistak hiru ataletan banatu du disko berriaren aurkezpena. Kontzertuko lehen minutuetan, zuzeneko musika izan da protagonista nagusia: bandako kideez inguratuta agertu da Bad Bunny, azken diskoko abestirik ezagunenak jotzeko.
Zuzenekoaren erdi aldera, artistaren azken biran ezaguna egin den “etxetxoa” oholtza bihurtu zen. Bertan, influencer, aktore, kirolari eta abeslari ezagunak festara gonbidatu zituen Bad Bunnyk. Besteak beste, Priscilla Delgado ('Euphoria' telesailaren hirugarren denboraldiko izarretako bat) eta Ursula Corberó, Ibai Llanos, Marc Giró aurkezlea eta Lamine Yamal futbolaria ikusi ditugu taula gainean. Aurpegi ezagunez inguratuta, reggaetoi kutsuko abestiak izan dira nagusi. Festari amaiera borobila emateko, dantza, aldarriak eta su artifizialak.
Aipatutako gonbidatuez gain, Bad Gyal ere Estadi Olimpicen izan da, ezusteko kolaboratzaile gisa. Bad Bunnyren “Yo Perreo Sola” hita elkarrekin abestu dute, eta Bad Gyalek iaz kaleratutako “Da me”rekin itxi du bere agerraldia. Bigarren egunean, kataluniar artistaren ordez, Bryant Myers herrikidea aukeratu du musikariak. Elkarrekin, "SEDA" izeneko kolaborazioa kantatu dute bi artistek.
Atera bezain pronto agortu ziren Bartzelonako ikuskizunerako tiketak, baita Madrilen emango dituen 10 emanaldietakoak ere. Orotara, 600.000 sarreratik gora saldu zituen musikariak, ordu gutxian.
Aurre salmentan izandako zaleen erantzun masiboak Ticketmaster enpresaren sistema kolapsatu zuen, eta sarrera banatzaileek prezio dinamikoen sistema ezartzea erabaki zuten. Azken urtean kritiken ugari jaso dituen mekanismo honen bitartez, enpresek eskariaren arabera aldatzen dute sarreren prezioa. Hala, ‘sold out’ kartela eskegita, Bad Bunnyren showrako tiketak eskura zitezkeen banatzaile ofizialetan, 500 euro inguruan.
Prezioen igoeraz jabetuta, hainbat zalek OCUra (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundea) jo zuten, eta erakundeak berretsi du Ticketmasterren neurriz kanpoko salmenta praktiken kontrako salaketa jarri duela.
Bad Bunnyren kontzertuko tiketen salmentan atzemandako gehiegikerien artean, kargu osagarriak, gehiegizko kudeaketa gastuak, derrigorrez ordaindu beharreko donazioak eta abisurik gabeko prezio igoerak nabarmendu ditu OCUk.
Kontsumo Ministerioak, bere aldetik, kontsumitzaileek jarritako salaketa hauek ikertzeko konpromezua hartu du. Hala, Kontsumo Sailak adierazi du ikerketa hau sarreren salmentan diharduten hainbat enpresari irekitako espedientearen baitan txertatuko duela.
Bestalde, kontzertuko sarrera garestienak eskuratu zituzten zaleak kexu agertu dira. Sare sozialetan biral bihurtu den bideoan, Jordi Ferrandez eduki sortzaileak VIP sarrera ordaindu duten zaleen egoera salatu du. Aipatutako bideoan, pilatuta eta mugitzeko aukerarik gabe agertzen dira 500 euroko tiketa erosi duten hainbat pertsona.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.
Arabarrek Europa Parkean joko dute, abuztuaren 26an. Murtziar rock taldeak 29an joko du, eta Walls bakarlaria, ostera, abuztuaren 27an.