EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Gernikako Haziberri festibalak jaialdiaren seigarren edizioko kartela iragarri du. Silvia Pérez Cruz, Gari&Maldanbera eta Esanezin izango dira uztailaren 15ean Europako Herrien parkea musikaz blaituko duten artistak.
Honela azaldu dute kartela jaialdiko antolatzaileek: “Hiru belaunaldi ezberdin, hiru estilo ezberdin baina hari komun bat: emozioak modu zintzo eta pertsonalean transmititzeko gaitasuna. Bakoitzak bere unibertso propioa dauka, baina hirurek partekatzen dute musikarekiko begirada emozionala eta gertua”.
18:00etan irekiko dira jaialdiaren ateak. Esanezinek irekiko du ekitaldia, atsedengunean. Gero, kontzertu gunean, Gari&Maldanberaren txanda izango da, eta Silvia Perez Cruzek itxiko du gaua. Sarrerak maiatzaren 20an (18:00etan) jarriko dituzte eskuragarri, 39,73 euroren truke, haziberri.eus-en. aurrera. Kontzertuko sarrerarekin, parkean bertan kokatutako Euskal Herria Museoa dohainik bisitatzeko aukera egongo da, 2026eko urtea bukatu arte.
Musikaz eskaintzaz gain, Haziberri aurrera eramateko osatu duten lankidetza sarearen garrantzia azpimarratu du jaialdiak, jasangarritasunean eta bertako produktuen aldeko apustuan sakonduta.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.