LP, Annie and The Caldwells, Bea Asurmendi eta White Carters: Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuak
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Estatubatuar artista adimen artifizialaren (AA) erabilera okerraren biktima izan da azkenaldian. Swiftez gain, Billie Eilish, Katy Perry, Pearl Jam eta beste hainbat artistek salatu dute AA erabiltzen duten teknologia enpresek “artista bizidunen eskubideak” urratzen dituztela.
Taylor Swiftek bere ahotsa eta irudia marka gisa erregistratu ditu, AAren okerreko erabileraren aurka babesteko. Bere burua babeste aldera, estatubatuar artistak bi audio eta argazki bat aurkeztu ditu Amerikako Estatu Batuen Marka eta Patenteen Bulegoan.
“Kaixo, Taylor Swift naiz” eta “Kaixo, Taylor naiz” esaldiak zinta batean grabatu eta bi audio horien bitartez erregistratuko du bere ahotsa. Hala, teknologia enpresek Swiften boza erabiltzen dutenean, erregistratutako marka baten erabilera okerra egiten ari direla frogatu eta salaketa jartzeko eskubidea izango du artistak. Irudiari dagokionez, artistak The Eras Tourreko kontzertu batean ateratako argazki ezagun bat gordeko du bere markaren argazki gisa: zutik ageri da, jantzi iridiszente batekin, gitarra arrosa soinean duela, foku morez betetako oholtzan.
AAren eztandatik gaur egunera, Taylor Swift teknologia mota honen biktima izan da, beste hainbat artista ezagunei gertatu bezala. Izan ere, bere irudia eduki pornografikoa sortzeko erabili izan da, baita ohorearen kontrako delitu izan daitezkeen muntaiak egiteko ere. Gainera, 2024ko hauteskunde kanpainan, Donald Trumpen alderdiak AA erabili zuen Swiftek politikari errepublikanoa babesten zuela iradokitzen zuten irudi faltsuak sortzeko.
Matthew McConaughey aktore ezaguna izan zen erabilera eta irudi eskubideak bermatzeko borrokan berri honetan lehen pausoa eman zuena. Aktoreak ‘Dazed and Confused’ 1993ko filmean esandako esaldi bat grabatu zuen, bere ahotsaren marka gisa gordetzeko.
Gaian adituak diren abokatuen ustez, artistek euren burua erregistratzea AAren erabilera desegokia borrokatzeko neurri aproposa da. Legeari dagokionez, irudien baimenik gabeko erabilpen komertziala zigortzeko neurriak ezarri dituzte jada New York, Kalifornia eta AEBetako beste hainbat estatutan.
Adimen artifizialaren gehiegizko erabilerak gure kultur ondarean izan ditzakeen ondorio negatiboengatik arduratuta, Billie Eilish, J Balvin, Katy Perry, Lola Índigo, Pearl Jam, Jon Bon Jovi, Camila Cabello eta beste ehunka artistek gutun ireki bat sinatu zuten 2024an.
Idatzi horretan, AAren erabilerak “artista bizidunen eskubideak urratzen” dituela salatu zuten musikariek. Ikus-entzunezko eduki guztiak edonoren esku dauden honetan, artisten sorkuntza originalak beste kanta batzuk egiteko erabiltzen dituzte adimen artifiziala erabiltzen duten pertsona eta enpresek, inongo baimenik gabe.
Azken aldian, Bad Bunny puertorricar artista ere kritiko agertu da teknologiaren adar honekin, bere kanten kopiak egiten dituzten erabiltzaileak daudela jakin ostean.
Musika ekoizpenean beste artista batzuek sortutako letra, melodia eta doinuen sampleak (laginak) erabiltzea ohikoa den arren, AAren demokratizazioak erabat gaiztotu du besteen ekoizpenak kopiatzeko joera.
Hala, elementu zehatzak errepikatu beharrean, artista ezagunen ahotsak imitatzen dituen teknologia erabiltzen da, deepfake edo baimenik gabeko abesti faltsutuak sortzeko.
2023an entzun genuen estreinakoz deepfake hitza, Ghostwriter977 erabiltzailek Drake eta The Weeknden ahotsak elkartu eta “Heart on My Sleeve” izeneko abestia TikTokera igo zuenean. Bi artisten ahotsak adimen artifizial bidez sortutakoak ziren arren, kantak sekulako oihartzuna izan zuen. Ordu gutxiren bueltan, inongo baimenik eskatu eta eskubiderik ordaindu gabe bi artisten ahotsak biltzen zituen kantak 10 milioi ikustaldi eskuratu zituen.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.