Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Boga Boga festibalaren edizio berri bat ospatuko dute irailaren 11tik 13ra, Donostian. Besteak beste, Marte Lasarte, Merina Gris, BARRRK, Mala Gestión, Alai, zeatikez, Rüdiger, Mursego eta Gailuren izenak aurkitu ditugu kartelean.
Kartela osatzeko, Alice Phoebe Lou hegoafrikar bakarlaria, Ana Roxanne frantsesaren ambient esperimentala, Bodega New Yorkeko bandaren art-punka, Cervatana, Juan Tatorri DJ gipuzkoarra, Julia Sabaté bakarlaria, Kulata, Llúcia Pla, Lorea Argarate bizkaitar artista, MYD, Rachid B, Remei de Ca La Fresca kataluniarren rock bortitza, RUBIO ekoizle eta artista txiletarra, Sébastien Tellier eta Yung Prado zuzenean ikusteko aukera izango da.
Jaialdiko antolatzaileek prentsa ohar bidez adierazi dutenez, "nazioarteko artista independenteen eta sortzen ari den tokiko eszenaren aldeko apostua berresten" duen programazioa osatu dute. "Donostiak urteak daramatza berriro tokiko DNA izango duen musika independenteko jaialdi bat izatea eskatzen. Eta alderdi emozionalari zein hiriko agendari dagokionez dagoen hutsune hori bete nahi dugu", erantsi dute.
Ordainpeko zein doako zuzenekoak ikusteko aukera izango da, Miramar Jauregian, Easo Plazan eta Dabadaban. Jaialdiko bonuak salgai daude dagoeneko, 60 euroan. Eguneko tiketek, ostera, 35 euroko prezioa dute.
Miramar Jauregiko kontzertuen kasuan, badaukagu egun bakoitzeko egitaraua. Ostiralean (irailak 11), Alice Phoebe Lou, Bodega, Cervatana, Rachid B, Mursego eta Llúcia Pla ikusiko ditugu, 18:00etatik aurrera. Larunbatean, ostera, Sébastien Tellier, Merina Gris, MYD, Ana Roxanne, RUBIO eta Alai izango dira karteleko protagonistak.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.