RTVEk Eurovision ez emititzeko erabakia hartu du, lehen aldiz 65 urtean
Eurovision nazioarteko musika txapelketa beharrean, espainiar telebista publikoak 'La Casa de la Música' izeneko saio berezia eskainiko du maiatzaren 16an.
Coachellak nazioarteko eszenako artista ezagunenetako asko bildu ditu azken bi asteburuetan (apirilak 10-12, 17-19). Ohi bezala, Indion (Kalifornia) ospatu da festibala, eta bertan ikusi eta entzundakoek musika hedabideen lerroburuak hartu dituzte.
Taldeen itzulerak, espero ez genituen gonbidatuak eta jaialdiari lotutako eztabaiden artean, bi asteburuek utzitako onena bildu dizuegu Gaztean.
Jaialdiko kartel buruetako bat izan da Sabrina Carpenter. Bi asteburuetan, estatubatuar musikaria 21:00etan agertu da oholtza gainera, taula gainean instalatutako maketa erraldoiaren aurrean.
Ohi bezala, jantzitegi aldaketa, koreografia landu eta une dibertigarriz beteriko ikuskizuna eskaini du artistak. Kontzertua hasi eta minutu batzuetara, hainbat zalek sare sozialetan iragarritakoa baieztatu zuen Carpenterrek: Madonna artista gonbidatu du eszenatokira, elkarrekin “Like a Prayer” eta “Vogue” abestiak kantatzeko.
Madonnak berak oholtza gainean azaldu bezala, gonbite berezia izan da Carpenterrek egindakoa, duela 20 urte zapaldu baitzuen estreinakoz Coachella: “Gaur 20 Coachellan jo nuenetik 20 urte bete dira. Dantzalekuan nengoen, eta Confessions on a Dance Floor Pt. 1 jo nuen estreinakoz, niretzako oso hunkigarria izan zen. Horregatik, pentsa zein emozionatuta nagoen gaur hemen egoteagatik. 20 urte eta gero, orduan eraman nituen botak, kortsea eta Gucciko jaka daramazkit. Zirkulua ixtera noa”.
Aipatutako bi abestiez gain, “Confessions II” izeneko abesti kantatu dute elkarrekin. Zurrumurruen arabera, Madonnaren disko berrian aurkituko dugun kantetako bat izan daiteke.
Askorentzat, aurtengo edizioko ikuskizunik garrantzitsuenaz gain, urteko musika albisterik indartsuenetarikoa zen Justin Bieberren itzulera. Izan ere, zaleek “Bieberchella” izendatu dute jaialdiaren aurtengo edizioa. Ia lau urteko isilunearen ostean, Coachellako oholtza nagusira igo da musikaria, sekulako eztabaida piztu duen showa eskaintzeko.
Azken bi diskoetako abesti sorta bat kantatu eta gero, Bieberrek hit zaharrak berreskuratu ditu, YouTubeko bideoak proiektatzen zituen bitartean. Mahai bat eta ordenagailu portatil soil bat erabilita, artistak hastapenetako abestiak bilatu eta jarri ditu, streamingeko txatean zaleek idazten zituzten gomendio eta eskaerei men eginez. Nostalgia ariketa honen aurrean, bi bando sortu dira belieberren artean. Kritikoenen ustez, Bieberren itzulerak (aurtengo edizioko ikuskizunik garestienetarikoa) karaoke merke itxura zuen.
Bigarren asteburuan, estatubatuar artistak lerroburuak bete ditu berriz, Billie Eilish gonbidatu baitu taula gainera. Ezin sinetsita, Eilish oholtzara igo da Bieberrek “One Less Lonely Girl” abesten zuen bitartean. Aurpegia eskuekin estali du Eilishek, haurtzaroko ametsetako bat betetzen duenaren lotsa eta pozarekin. Elkar besarkatu ostean, Eilish korrika jaitsi da eszenatokitik, eta jendartean zeuden lagunekin ospatu du.
Coachellaren historian kartel buru izan den lehen emakume latino amerikarraren titulua eraman du Karol G kolonbiarrak. Musikariak Mañana será bonito diskoko abestiekin hasi du showa, eta bere ibilbideko kanta ezagunenekin bukatu.
Musikariak berak bere burua aurkeztu zuen jaialdiko lehen asteburuan, honela: "Carolina Giraldo naiz, Medellinetik (Kolonbia) nator, eta Coachellako kartel buru den lehen emakume latinoamerikarra naiz. Oso pozik eta oso harro nago. Hemen gertatzen ari dena ez naiz ni bakarrik, latinoamerikar komunitatea da, nire jendea. Hau nire latinoentzat da, azkenaldian herrialde honetan borrokan aritu direnentzat, gu haiekin gaude eta oso harro nago gaur hemen gertatuko denak gure onena aterako duelako. Batasuna. Erresilientzia. Izpirituaren indarra. Eta hau ez dugu egiten besteengandik bereizteko, hau mundu guztia gure kulturan ongietorria sentitzeko egiten dugu. Ez sentitu beldurrik, harrotasuna sentitu. Altxa banderak!”.
Katseye talde entzutetsua izan da Coachellako bi asteburuetan kpop dosia banatzeko arduraduna. Bigarren asteburuan, gainera, korear musikaren ikono bilakatu diren Hunter/X taldeko kideak gonbidatu dituzte taula gainera, “Golden” (jatorrizko abesti onenaren Oscarra eraman duen kanta) elkarrekin.
Julian Casablancasen bandak aldarri politikoz beteriko emanaldia eskaini du Coachellan.
Errepertorioko azken kantan, “Oblivius”en (2016tik lehen aldiz jo dute Coachellan), jo du goia The Strokesen zuzenekoak.
Pantaila erraldoian proiektatu dituzten irudien artean, estatubatuar publikoari eskainitako “Noren alde zaude?” mezua eta Gazako sarraskiko argazkiak ikusi ditugu.
Gainera, Iranen eta Palestinan suntsitu dituzten unibertsitateen inguruko datuak erakutsi dituzte.
Eurovision nazioarteko musika txapelketa beharrean, espainiar telebista publikoak 'La Casa de la Música' izeneko saio berezia eskainiko du maiatzaren 16an.
Ekinaren 5etik 6ra izango da, eta León Benavente, Jumelage, Virginia Saintt, Lisasinson eta Mon Dvy ere bertan izango dira.
Estatubatuar artista adimen artifizialaren (AA) erabilera okerraren biktima izan da azkenaldian. Swiftez gain, Billie Eilish, Katy Perry, Pearl Jam eta beste hainbat artistek salatu dute AA erabiltzen duten teknologia enpresek “artista bizidunen eskubideak” urratzen dituztela.
Gipuzkoar kolektiboak maiatzaren 8an aterako du bere azken lana.
Hiru urteren ostean, bizkaitar bandak lan berria aterako du urriaren 2an. Euskal Herrian, Mexikon, Alemanian eta espainiar Estatuan aurkeztuko dute LPa.
Miramar Jauregian, Easo Plazan eta Dabadaban izango dira zuzenekoak. Gaztea ere bertan izango da, jaialdian gertatzen den guztia zuzenean kontatzeko.
Maiatzaren 15ean eta 16an ospatuko da jaialdiaren lehen edizioa, Gasteizen. Arratsaldean hasi eta goizaldera arte luzatuko da bi egunetako programazioa.
Kartel osoaz gain, jaialdiko antolatzaileek egunez eguneko programazioa kaleratu dute. Ekainaren 18tik 20ra, Alice Cooper, Social Distortion, Counting Crows, Nhil, Alcalá Norte, Evaristo, eta The Hives zuzenean ikusteko aukera izango da, Mendizabalan.
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak 30. edizioa ospatuko du ekainaren 26, 27 eta 28an, Arberatze-Zilhekoan. Bonuak salgai daude dagoeneko, 43 euroan.