Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalak 30. urteurrena ospatuko du aurten, ekainaren 26tik 18ra. Arberatze-Zilhekoan (Behe Nafarroa) izango da, Geroaren Lehen Notak lelopean.
Jaialdiko antolatzaileek bertan egongo diren lehen artistak iragarri dituzte: DAM rap talde palestinarra, Merina Gris, Bele eta Silitia euskal bandak eta Imarhan argeliar rock taldea. Bonuak salgai daude dagoeneko, 43 euroren truke.
Urtero legez, ordainpekoaz gain, doako programazioa ere antolatu du EHZk. Debaldeko ekitaldien artean, Cordcore eta Olaya Sound Systemen zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da, Arberatzeko plazan. Gainera, Bilakaren ‘Dirau’ eta Maitane Sarralderen ‘Madre Perla’ dantza ikuskizunak eta Gaizka Chamizoren ‘Heroiaren mina’ antzezlana izango dira ikusgai.
Aipatutakoez gain, gai sozial eta politikoen inguruko solasaldiak eta haurrentzako ekitaldiak ere izango dira EHZn. Jaialdiarekin kolaboratu nahi duten pertsonek apiriletik aurrera izango dute izena emateko aukera.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.