Olatz Salvadorrek aneurisma bat duela iragarri du
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Verde Prato artista tolosarra hartu du Ibon Fernandezek, Musika Irudiak Eraikiz ekimenaren baitan. Donostiako Tabakaleran elkartu dira, eguerdiko 12:00etan, Donostiara gerturatutako zaleen artean.
Hizketaldia abiatzeko, Italiaraino joan dira solaskideak, bertan grabatu baitu Verde Pratok Bizitza Eztia deituriko izeneko azken diskoa. Erroman grabatu zuen diskoa, Donato Dozzy ekoizlearen eskutik. Italiar hiriak duen edertasunaz baliatu da musikaria diskoaren iruditeria osatzeko, eta, ekoizlearekin batera, “bizitzako pasioak eta hedonismoa arakatzen” saiatu dela kontatu dio artistak Ibon Fernandezi.
Ohi bezala, elementu sotilak erabilita, atentzioa eta sentsibilitatea eskatzen duen musika egiten saiatu da Verde Prato. Sortzeko moduari dagokionez, ohikoa duena baino “mediterraneoagoa” izan dela aitortu du, Dozzyren lan egiteko modu lasaiak erabat eraginda.
Jarraian, diskoa irudiz janzteko erabili dituen bi bideoklip, “Bizitza Eztia” eta “La Cita” abestienak, ikusi ditugu 2deo aretoan. Gero, bi abestiekin gertatutako bitxikeria bat kontatu digu Verde Pratok: “La Cita” abestia, beste kanta baten bertsioa, aukeratu zuten diskoko single nagusi gisa, baina argitaratzeko baimena eskatu zutenean, ez zuten lortu egileen erantzunik. Hala, “Bizitza Eztia” kantari eman zioten ‘hit’ izaera hori. Hilabeteak igaro eta diskoa kaleratuta, kantaren egileek baiezkoa eman zieten, eta dagoeneko ikusgai dago single nagusia behar zuen kantaren bideoklip ederra.
Bideoklipen gaia utzita, Tolosan bizi eta etxetik bertatik lan egiteaz aritu da Verde Prato. Bilbotik sorterrira itzuli zen unibertsitatea bukatuta, eta, urteak igarota, erabaki oso ona izan zela uste du. Izan ere, etxeko isolamendutik, irakurketa eta epai propioak egiteko gaitasuna garatu duela azaldu dio Ibon Fernandezi.
Aurreko diskoez galdetuta, Euskal Pop Erradikala EPko bertsioak izan dituzte hizketagai. Maite dituen euskal musikarien kanta ezagunak bere ahots eta unibertso leunera ekarri zituen Verde Pratok, “energia maskulino horri beste leku batetik begiratuta”. Probokazio gisa uler daitekeela bota du musikariak, baita “miresmenetik egindako” piezak direla ere.
Gainera, artistak bakarlariaren bakardadea izan du hizpide. Taldekideek ematen duten konpainia eta aberastasun artistikoa faltan botatzen dituela aitortu duen arren, bakarrik aritzeari alde on ugari ikusten dizkio. Horien artean, hutsetik sortutako proiektu bat hazten ikusi eta jendaurrean bakarrik defendatzeak ematen duen satisfakzioa. Ildo beretik, nazioarteko jaialdi batean teknikari talde batekin izandako esperientzia tamalgarria kontatu du musikariak, emakume bakarlariek pairatzen dituzten jarrera matxisten adibide gisa.
Solasaldia bukatu aurretik, margolaritzaz eta bere ikuskizunetan erabiltzen dituen eskultura eta jantziez aritu da Verde Prato, publikoaren galderak erantzun aurretik. Saioa borobiltzeko, "La Cita" eta "Ez Zinen" kantak jo ditu artistak, Tabakalerako publikoaren aurrean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Donostian hasi eta Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselatik igaroko dira artista eta bere banda, ‘ARKITEKTURA’ diskoaren jendaurreko aurkezpenean.