EZEZEZ, Anari, Xiberoots, Aimarz, Bele, Neomak, Ezpalak, Mirua, Kiliki eta Skabidean, Donostiako Aste Nagusi piratan
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Atarrabiak ASKE jaialdiaren lehen edizioa hartuko du larunbatean (abenduak 27). Neomak, Merina Gris, Gozategi, Janus Lester, Marte Lasarte, Bisaiak, Nafarroa 1512, Hazas & Jagoba, EHko Trabestiak, The Clayton, Sustrai Berriak, Juantxo Skalari & La Rude Band, Chuleria, joder!, Streetwise, Kaparrak eta Dodosoundek osatu dute jaialdiaren lehen kartela.
“Ez-ohiko musika jaialdi bat da ASKE. Geure herri eta jendearen askatasuna aldarrikatzeko topagunea da. Aske izan nahi dugunon aterpe”, horrela definitu dute antolatzaileek Nafarroan sortu den ekimen berria.
Hatortxu Rock jaialdi ezagunak 30 urteko ibilbidea itxi ostean dator ASKE, data eta leku bertsuan.
Herri mugimenduaren parte da jaialdia, eta “herri mugimenduaren balioak” partekatzen ditu.
“Balio eraldatzaile horien eta gure nazioaren askatasun grinaren sustapena egin nahi dugu musikaren bitartez. Indibidualismoaren, handinahikeriaren, lehiakortasunaren… aurrean, auzolana eta elkarlana dugu guk lanabes”, azaldu dute ASKEko kideek.
Sarrerak eskuragarri daude oraindik, ASKEren webgunean, 35 euroan. Ateak, tiketera eta denda 15:30ean irekiko dira, eta jaialdiaren esparrua goizaldeko 6:30era arte izango da zabalik.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.