ZETAKek Bilboko MITOAROA III kontzertu bikoitzeko 80.000 sarrerak saldu ditu
Nafar bandak San Mames estadioa beteko du ekainaren 19an eta 20an, MITOAROaren emanaldi berriarekin.
Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioak hiria hartuko du uztailaren 22tik 27ra, nazioarteko zein bertako 90 artista ingururen zuzenekoekin. Kontzertu batzuk doakoak izango dira (FNAC gunea, Frigo gunea, Nauticool eta Keler gunekoak (Zurriolako hondartza), eta beste hainbat ordainpekoak (Trinitate plaza, Kursaala, Victoria Eugenia,San Telmo Museoa eta Maria Cristina hotelekoak).
Besteak beste, Jamie Cullum, The Beach Boys, Marc Ribot eta Dave Holland ikusteko aukera izango da. Euskal artistei dagokienez, Anari eta Bulego doan ikusteko aukera izango da, Zurriola hondartzan kokaturiko Keler gunean.
Aste osoko programazioaren errepasoa eginda, bost gomendio bildu ditugu Gazteako erredakzioan.
Jazzaldian jo duen beste lau aldietan ikusteko aukerarik izan ez baduzu, orain da zure momentua.
Britainiar pianojole eta artistak jazz klasikotik eta pop garaikidetik edaten du, zuzeneko errepertorio eklektikoarekin.
Cullumen energia paregabeak eta bandako musikarien kalitateak ahaztuko ez duzun kontzertu horietako bat emango dizute.
Zurriolako hondartzan kokatutako Keler gunean izango da doako zuzenekoa, uztailaren 23an.
Hurrengo egunean, uztailak 24, gipuzkoar aristak hartuko du Zurriolako oholtza.
2027an 30 urte beteko ditu Anarik taula gainean, eta ordutik ondutakoez gain, Giza Zarata izeneko zazpigarren diskoa aurkeztuko digu Jazzaldian.
Belakorekin elkarlanean egindako “Deus ex machina” buklean entzun dugu Gaztean, eta zuzenean ikusteko irrikaz gaude.
C. Tangana musikari ospetsuak zuzendutako La guitarra flamenca de Yerai Cortes film sarituari esker ezagutu genuen artista, Donostian bertan, 2024ko Zinemaldian.
Bere zuzenekoetan, eszenografia garaikidea eskaintzen du gitarristak, flamenkoaren erpin guztiak jorratuz. C. Tanganak hainbat elkarrizketetan azaldu bezala, sentsibilitatea eta musika ulertzeko era aldatu dizkio Cortesek.
Kontzertua Kursaalen izango da, uztailaren 24an. Sarrerak agortuta dauden arren, itxaron zerrendan izena emateko aukera duzu hemen.
Denbora dezente daramagu gipuzkoar bandaren berririk izan gabe.
2026an kontzerturik emango ez dutela iragarri ostean, taldea gurean ikusteko azken hitzorduetako bat izango da Jazzaldikoa.
Aldatu Aurretik diskoaren aurkezpen birako zuzenekoak galdu badituzu, aukera paregabea izango duzu uztailaren 26an, Keler gunean.
Hil eta hamalau urtera, britainiar musikaria faltan botatzen jarraitzen dugu Gaztean. Winehousen ahotsa errekuperatzea ezinezkoa den arren, bere zuzeneko banda zenaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Jazzaldian.
Winehousen errepertorioaren errepasoa egingo dute bere musikariek, Bronte Shande abeslariaren ahotsaz baliatuta, artistaren omenaldi nostalgiko eta alaian. Frigo gunean izango da, uztailaren 26an.
Nafar bandak San Mames estadioa beteko du ekainaren 19an eta 20an, MITOAROaren emanaldi berriarekin.
Sari banaketak 10 urte bete ditu aurten, eta Biarritzeko Atabal aretoan ospatu dute urtemuga. Aipatutakoez gain, Jon Sáenz, Maite Ruiz de Erentxun, Maite Larburu, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Javier Corral eta Xabi Aburruzaga ere saritu dituzte.
Arrietan egiten den festibalak 10 urte beteko ditu aurten. Urteurrena behar bezala ospatzeko, egun osoko programazioa osatu dute.
Ekainaren 5ean eta 6an, ETS, SÜNE, Nil Moliner, La M.O.D.A. eta Janus Lesterren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da Nafarroako hiriburuko Zitadelan. Kontsultatu hemen noiz joko duen zure gustuko artistak.
Uztailaren 15ean ospatuko dute jaialdiaren seigarren edizioa, Gernikako Europako Herrien parkean.
Besteak beste, Mirua, Janus Lester, Merina Gris, SÜNE, La Pegatina, Sanguijuelas del Guadiana, Su Ta Gar eta Biznaga ikusteko aukera izango da, maiatzaren 29an eta 30ean.
Berrizko banda Jon Garcia durangarraren laguntzaz baliatu da “Sua gara” izeneko abestia ontzeko.
Eurovision nazioarteko musika txapelketa beharrean, espainiar telebista publikoak 'La Casa de la Música' izeneko saio berezia eskainiko du maiatzaren 16an.
Ekinaren 5etik 6ra izango da, eta León Benavente, Jumelage, Virginia Saintt, Lisasinson eta Mon Dvy ere bertan izango dira.